2018-04-04

LARUNBATA

Larunbatean nire aitak esan zigun Bilbondora joango ginela baina gero aitaren anaiak esan zigun etorriko zela nire lehengusu eta lehengusinarekin. Orduan nire aitak esan zuen azkar egin behar genituela erosketak. 
Lehenik joan ginen zapatilak erostera. Gero joan nintzen amarekin eta anaiarekin KIABIra arropa erostera eta aitak janaria eta xakea erostera. 
Azkenik kotxea hartu eta Galdakaora itzuli ginen eta nire osaba eta lehengusu eta lehengusina jatetxean itxaroten zeuden.Kotxea aparkatu eta gero ni, nire anaia eta lehengusu-lehengusinak nire amarekin joan ginen Enparantza Gorrira jolastera. 
Beranduago etxera itzuli ginen eta eskutaketan jolastu genuen. Gero jatetxera joan ginen eta xakean jolastu nuen. Gero pokerrean jolastu nuen nire lehengusuarekin. 
Beranduago nire lehengusu-lehengusinak joan behar ziren baina nire lehengusuak  gelditu nahi zuen orduan nire osabak utzi zion eta lo egiten gelditu zen  baina nire lehengusina etxera joan zen eta hurrengo egunean etorri zen jolastera.

OSO ONDO PASATU NUEN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina