2018-03-11

EMAKUMEEN EGUNA

Ostegunean emakumeen eguna izan zen. Nik eskolatik 11:00-etan irten nintzen manifestazioa egiteko. Eskolatik irtetzean, Iturrondo plazara joan nintzen Junerekin eta Uxuerekin. Han pixka bat itxaron genuen manifeztazioa hasteko eta hasi zenean udaletxearen aurrean egon ginen neska batzuk emanaldi bat egin zutelako. Emanaldia bukatu zutenean Junek panderoa jo behar zuen eta Uxue eta ni bere atzetik joan ginen. Azkenik Iturrondo plazara joan ginen berriro bazkaltzera han mahiak eta aulkiak jarri zituztelako. Janaria oso goxoa izan zen;tortila, solomoa, patata frijituak ...  
Bazkaltzen geunden bitartean Irati etorri zen eta gurekin egon zen. Azkenik etxera joan ginen eta batzuk Bilboko manifestaziora joan ziren baina ni ezin nintzen joan. Horregatik oso triste jarri nintzen, baina nire amak esan zidan bai edo bai hurrengo urtean Bilbora joango garela manifestazioa egitera.


NIRE LARUNBATA

Atzo, larunbatean, Hasikerarekin jai bat ospatu genuen.
Leku askotako jendea joan zen; Lemoakoak, Mungiakoak... etab.
Han 10:00etatik 17:45etara egon ginen. Galdakaoko Hasikeran Enara, Izaro, Maialen F., Yerai, Imanol, Jon L., Aner... eta ni gaude.
Gymkhana bat egin genuen proba desberdinekin, baina irabazlerik ez zen egon. Hamaiketako bat ere eman ziguten: Zumo bat, croassaint bat eta txokolate ontza batzuk.
OSO-OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
🎉🎉🎉🎉🎉🎉🎉🎉🎉

Nire amamaren urtebetetzea

Resultado de imagen de amboto restaurante bilbaoAste honetan nire amamaren urtebetetzea ospatu dut. Bilbora joan naiz nire lehengusuekin Amboto izeneko jatetxera. Asko jan dut, eta gero Alexen eta Gotzonen urtebetetzera joan naiz. Oso ondo pasatu dut nire lagunekin.

2018-03-06

GAIXORIK

Gaur, asteartea, gaixorik egon naiz  ezin izan naiz joan klasera ezta ikusi nire lagunak.

Resultado de imagen de estornudo gifAlde batetik gustatzen zait gaixorik egotea eta beste aldetik ez. Gustatzen zait klasera ez naizelako joaten eta ez aspertzen naizelako etxean. Gero ez zait gustatzen ezin dudalako nire lagunekin hitz egin ezta jolastu ere ez.

Etxean oso ondo nago baina beti esaten didate etxean gaixorik egotea txarra dela, baina ni ez nago oso konbentzituta.

ELURRA NIRE FAMILIAREKIN

Resultado de imagen de muñeco de nieve de dos bolasAsteazkenean elurra egin zuen eta  nire anaia txikiarekin eta nire amarekin joan nintzen belarretara jolastera elurrarekin. Han elur panpin txiki bat egin genuen eta gero nire nebak eta biok elur bolak elkarri bota genion. Niri elurra sartu zitzaidan botan eta joan ginen etxera. Oso ondo pasatu nintzen elurretan.

ASTEBURU BEREZI BAT

Ostiralean eskolatik irten eta gero poz-pozik jarri nintzen nekielako ostiral gauean Maite, Lucia, Ane eta Aiora  nire etxera etorriko zirela lo egitera. Baina eskolatik irten eta gero boleibol entrenamendua geneukan guztiak Maite izan ezik. Entrenamendua eta gero lagunekin jolastera joan ginen eta 21:00etan beraien etxeetara joan ziren gauzak hartzera nire etxera joateko. Nire etxera heldu eta pijama jantzi genuen. Gero telebista ikusi genuen bitartean nire aitak "mini pizzak" ekarri zizkigun guztioi. Ondoren lo egiteko ordua iritsi zen  baina guk ez genuen lo egin baizik eta jolasten hasi ginen 12:00ak arte. Lo egiteko ordua zen baina batek ere ez ezin zuen lo egin. Orduan jarraitu genuen jolasten. Eta badakizue zein ordutan lo egin genuen???Ba 4:00ak arte ez genuen lo egin.
Hurrengo egunean Aiora, Lucia, Ane eta laurok boleiboleko partidua geneukan 10:00etan baina gu 9:00etan egon behar ginen kiroldegian entrenatzeko eta gu laurok lokartuta geunden.
 Maite eta gure familiak ikustera etorri ziren. Nik lehenengo partiduan lesionatu egin nintzen  neska bat goiko sakea egin zidanean hatzamar lodia tolestu egin nuen eta. Orain bihurdura bat daukat eskuan eta ezin dut idatzi.
Larunbat arratsaldean nire familiagaz joan nintzen bazkaltzera Kerren jatetxera nire aititeren urtebetetzea zelako.

Alfonsina Strada (txirrindularia)


Bazen behin bizikletaz ibiltzea asko gustatzen zitzaion neska bat eta oso azkar ibiltzen zen.
   - Kontuz Alfonsina - esaten zioten bere gurasoek.

Ezkondu zenean bere familia pozik jarri zen txirrindulari profesionala izateko gogoak kenduko zitzazkiolakoan.  
Baina erratuta zeuden ezkontza egunean bere senarrak lasterketarako bizikleta bat oparitu zion.

 Geroago Milanera bizitzera joan ziren eta han profesional bezala entrenatu zuen. Hain azkarra eta indartsua
zenez urte batzuk beranduago Italiako Giroan parte hartu zuen. Giroan parte hartzen zuen lehen emakumea izan zen.

Jendeak lortuko ez zuela esaten zuen. Baina berari ezin zuen inork geldiarazi.21 egunetako karrera luze eta
gogorra izan zen munduko mendi altuenetatik. 90 pertsonek hasi zuten lasterketa baina bakarrik 30 heldu ziren
helmugara, hauetatik bat Alfonsina, zegoen emakume bakarra.

 Eroi bat bezala hartu zuten.Zoritxarrez hurrengo urtean ez zioten parte hartzen utzi. Antolatzaileek Italiako Giroa gizonezkoentzat zela erabaki zuten.
Horrek ez zion Alfonsinari gelditu.
Lehiaketa batean parte hartu zuen abiadura errekor bat lortzen eta 26 urtetan ez zion inork gainditu.

Alfonsina pozik jarriko zen gauzak asko aldatu direla ikusita baina oraindik gauza asko daude aldatzeko.

(1891 martxoaren 16- 1959ko irailaren 13a)