Oso ondo pasatu nuen.
Zorionak !!!
Opari asko izan zuen.
Oso ondo pasatu ikerne.
Telepizzan izan zen eta ni lehenengoa heldu nintzen. Gero Iraia, Lucia, Danele, Maialen, Aitor Gomez, Olaia, Marwa, Ikerne eta azkenik Ibon heldu zen. Nik gazta eta urdaiazpikoa eskatu nuen eta edateko fanta laranja. Gero txokolatezko tarta jan genuen eta barruan mermelada zeukan. Oso gozo zegoen.
Orduan opariak zabaldu genituen. Nik hau oparitu nion; "Manga Model" eta peluche bat"Beanie Boos ty"koa.
Bihar "Avengers Infinity War" ikusiko dut. Aktore onak daude baina niri gehien gustatzen zaidana Tom Holland da. Bere papera Spiderman da eta filma honetan Iron Spider aterako da. Iron Spider Tony Starkek egindako armadura bat da.
Aurreko egunean zinemara joan ginen "Goazen" saioaren antzerki bat ikustera. Antzerkia 7etan hasten zen baina nire lagunak eta ni 5etan geratu ginen jolasteko.
Kaixo! DIPPER XL izena duen gozoki baten informazioa emango dizuet
Kanpai tartearen karamelu bigun luzea da, mugurdi zapore bizia du eta gure mihia urdinez margotzen du. Vidal markakoa da eta nire gurasoek esan zidaten horrek palma duela, eta orain esango duzue zer den palma.
Mazinger Z 
Gaur (larunbata) Goazen ikuskizuna ikusiko dut. Nik uste dut oso dibertigarria izango dela. Egun bat baino gehiagotan joan naiz Goazeneko ikuskizunak ikustera. Oso politak eta dibertigarriak izaten dira. Abestu, dantzatu, antzerkia egin...
Nire lehengusina Marta deitzen da eta ni baino txikiagoa da. Martak 9 urte ditu eta uztailaren 8an egiten ditu urteak.
Atzo goizean partidu bat euki nuen Galdakaoren kontra izan zen. 2-2 gelditu ginen. Bero asko egiten zuen. Lehenengo partean hasi ginen galtzen 1-0. Hirugarren partean 2-1 gelditu ginen. Oso partidu ona izan zen.
Ostiralean enparantza Gorrira joateko Ikerne, Lucia eta Marwarekin geratu nintzen baina Luciak kotxez joan behar zuen hanka txarto zeukalako eta gu oinez joan ginen . Lehenik Ikerneren etxera joan ginen bere mobila hartzera eta gero Marwaren etxera joan ginen bera igerilekurako gauzak hartzera. Geroago enparantza Gorrira joan ginen eta Lucia hor zegoen itxaroten, Marwa igerilekura joan behar zen eta gu liburutegian sartu ginen eta jolastu genuen baina isilik. Gero 7:30 zirenean ni joan behar nintzen eta orduan joan ginen ni nire jatetxera eta haiek Luciaren amaren bila eta oso ondo pasatu genuen.
Larunbat goizean futbol partidu bat izan nuen Umore-onaren aurka, 2-2 geratu ginen. Iker Merak eta Danelek sartu zituzten golak.
Atzo Leire, Daniela, Iraia, Ainhize, bere arreba eta seirak geocaching-ak bilatzen egon ginen. Lehenengo Ardanza parkean bat aurkitu genuen, gero udaltzaingoen atzean beste bat. Ondoren zabalean saiatu ginen aurkitzen baina desagertu egin zen eta azkenean zabalea ondoan beste bat aurkitu genuen. Niri asko gustatzen zaizkit geocaching-ak bilatzea eta oso dibertigarria da. Beste egun batean presara joango gara nagusi batekin 3 gehiago bilatzera.
Gaur boleibol partidua jokatu dut. Normalean 2 partidu jolasten ditugu baina gaur 6 partidu esan digute jokatu behar ditugula. Orduan nire taldekideek eta nik galdetu diogu gure entrenatzaileari eta esan digu gaur bukatuko ditugula partiduak kiroldegietan eta hasiko garela egiten hondartzetan. Bukatu ditugunean partiduak esan digute jartzeko argazki bat egiteko eta azkenik taldearentzako 2 baloi eta gozokiak eman dizkigute guztioi.