Sevillatik Córdobara joan ginen. Arratsaldean heldu ginen eta bakarrik bueltatxo bat eman genuen gure kabuz gauzak ikusten. Urrengo egunenan, bai, mezkitara joan ginen. Mezkitan gidariak kondaira bitxi bat kontatu zigun: kondairak esaten zuen mezkita eraikitzen zegoenean zutabe baten preso bat zegoela lotuta. Zutabe horretan gurutze bat zegoen markatuta eta esaten dute preso horrek egin zuela bere atzaskalekin. Horregatik esaten dute preso hori "Velozirraptor" bat zela edo Bilbokoa zela.
Segoviara iritsi ginenean ubidea (acueducto) ikustera joan ginen. Bazkaltzeko jatetxe batean lekua erreserbatu genuen eta planeatuta geneukan txerrikumea jateko. Zerbitzaria oso jatorra zen eta argazki bat atera zidan txerrikumeagaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina