2017-11-07

SENTIMENDUAK LANTZEN

Gaur Idoia izeneko neska bat etorri da. Sentimenduei buruz hitz egitera etorri da. 30 urte zituen eta herri batekoa zen. Gurekin 4 egun egongo da.
Lehenengo denok aurkeztu gara. Ondoren sentí- menduei buruz hitz egin dugu eta hurrengo egunerako antzerki txiki bat egin beharko dugu. Resultado de imagen de emozioak

IRUDIMENA



Gaur gure klasera neska bat etorri da irudimena azaltzera neska Idoia deitzen da. Oso neska alaia da eta 4 egun etorriko da irudimena lantzera eta gaur emozioei buruz hitz egin dugu.Emozioak hauek dira:
Resultado de imagen de emozioakTRISTURA,POZA,BELDURRA,AMORRUA,NAZKA eta HARRIDURA.

2017-11-05

EGUZKI-SISTEMA

Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetan planeta erraldoiak dira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanoz osatuak. Zortzi planetek orbitaia zirkularrak dituzte, eliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.

Asteroideak

Asteroideak espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, planetak baino txikiagoak. Lurretik ikusita, izarrak dirudite. Horregatik, John Herschelek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak Marte eta Jupiter artean biraka ari dira asteroide gerrikoa deitzen den gunean.

Meteoritoak

Meteorito bat lurrazalera iritsi den kanpoko espazioan sortutako gorputz naturala da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta Lurraren atmosferan sartzen direnei meteoro esaten zaie. Asteroideak baino txikiagoak dira (gehienez 50 metroko diametroa). 






Kometak


Astronomian, kometak eguzki sistemako argizagi mota bat dira, eguzkiaren inguruan orbita oso eliptikoak eginez orbitatzen dutenak. Asteroideak ez bezala, kometak Eguzkiaren ondotik pasatzen direnean sublimatzen diren material solidoz osaturik daude, eta isats edo adats moduko bat agertzen da, 30-80 milioi kilometrokoa.






ZEIN USAIN DU ESPAZIOA?

Resultado de imagen de imagenes de universoGizakia espazioara joan zenetik pertsona askok zer usain duen espazioa galdetzen zuten. Ba, galdetu zieten astronauta guztiei erantzun berdina eman zuten, espazioa metal berora usaintzen du. Usain horren jatorria hildako izarrak dira. Hau egiten duen produktoa hidrokarburo aromtiko poliziklikoak deitzen da eta molekula horiek unibertso osoan daude.







HALLOWEEN FESTA


2017-11-02

LAGUN ONA-REN LEHENENGO PARTIDUA

Duela gutxi lehenengo futbol partidua jolastu genuaen eta denok urduri geuden.
Kukuiagaren kontra jokatzen genuen.

Lehenengo zatian  oso txarto pasatu genuen  0-3 geundelako galtzen.

Bigarren zatian ere txarto pasatu genuen 0-8.

Azken zatian 0-10 bukatu genuen.

Hurrengorako hobeto egingo dugu.😉

2017-11-01

Arimen gaua

Halloween  gauak Irlandan du jatorria, tradizio Zeltan.
Ospakizun honekin uzta garaiari (landatutakoa batzen zutenean ) amaiera ematen zioten eta negua hasten zen beraientzat. Hildakoak omendu egiten zituzten.
Irlandar asko Estatu Batuetara joan ziren lanera eta beraientzat hartu zuten jaia Amerikarrek.

Euskal Herrian urriko asken gau ilunetan  arimen gaua egiten zuten.Ortutik  kalabazak lapurtu , hustu eta barruan kandelak sartuta bide bazterretan uzten zituzten umeek.Umeak mozorrotu egiten ziren etxeko trapu zaharrekin eta jendea beldurtzen zuten.

Gaur egun   kalabazak, mozorroak, karetak ... erosi egiten dira Amerikarrak  bezala. Eta truko-trato egiten da  etxez etxe eskatuz.
Nire ustez diru eguna bihurtu da.
Resultado de imagen de arimen gaua