HALLOWEEN FESTA
Orain dela gutxi Halloween izan zen eta nik nire lagunekin ospatu nuen. Lehenengo, Maialen Larrearen etxera joan ginen mozorratzera.
Bere amak aurkegia makilatu zigun: Maiderri , Uxueri, Maiteri, niri ... eta abar.
Denak makilatu eta mozorratu eta gero, kalera joan ginen. Ondoren, Maialen Larrearen aitite eta amamaren etxera joan ginen eta hor goxokiak eman zizkiguten. Segituan telepizzara joan ginen, pizzak hartu eta Maialen Fernandezen etxera joan ginen. Terrazan ospatu genuen festa. Lekua oso polita apaindu zuten.
Hurrengo urtean espero dugu berriro ere Halloween festa errepikatzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina