2018-07-18

HUELVAN

Caceresen gosaldu  eta gero kotxea hartu eta Huelvarantz abiatu ginen eta bi ordu eman genuen hotelera joateko. Hotelean igerilekuak txirristekin zeuden eta oso handiak ziren. Han buffet libre bat zegoen. Igerilekuan lagunak egin nituen.

Egun batean Portugaleko herri txiki batera joan ginen,Tavira izenekoa.Han herria ikusten egon ginen eta gero hondartzara joan ginen itsasontzi batean eta gero jatera hango leku batean. 

Azkenengo egunetan hotelean lagun ingeles bat egin nuen eta oso ondo pasatu nuen berarekin. Julius deitzen zen.Nire aitarekin ere jolasten nuen billarrean eta nire lagunarekin ere.Azkenengo eguna heldu zenean pena handia eman zidan hoteletik joateak oso ondo pasatu nuelako eta nire lagunaren atera joan nintzen agur esatera eta bere gurasoei ere.

Bidaia oso luzea izan zen eta oso aspergarria.Ordu batzuk gehiago geldialdi bat egin genuen jateko eta gero berriro kotxera.Ordu batzuk geroago etxera heldu ginen berriro gogo gutxiekin baina heldu ginen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina