2018-08-31

Oporrak

Kaixooooooooo hemen nago berriro!!!!!!!


25ean nire aitite eta amamarekin joan nintzen Galiziara. Han ez zegoenez internet ,ez nuen eraman crombuka, hilabete eta erdi egon nintzen internet gabe. Galizian Mundiala ikusi nuen. Egun batzuetan
mezara joaten ginen eta arratsaldean piszinara. Piszina txikiegia zen eta gu ibaira joaten ginen.
Oso hotz  zegoen eta burua sartzen nuenean min pixka bat egiten zuen, baina gero ohitu
nintzen. Egun batean Allarizera joan nintzen nire ama eta aitarekin eta arrebarekin. Erdi Aroko gune bat zegoen. Oso ederra zen. Gero ibaira joan nintzen nire arrebarekin, ez zegoen oso hotza eta horrela zegoen hobeto . Oso ondo pasatu nuen Galizian.

Sacrameniara joan nintzen aste bat egotera. Sacramenia dago Segovian. Egun guztietan goizean
futbolean jolastera joaten nintzen . Egun batean nire lagunak etorri ziren eta esan zidaten beraiekin Torneo bat jolasteko eta nik baietz esan nuen, Torneoa futbol - sala zen. Cantalejon zen torneoa.
Torneoan lehenengo partidua berdindu egin genuen 1-1 eta gol bat sartu nuen eta bigarrena irabazi 7-2 eta nik 2 gol sartu nituen.Beraiekin afaltzera joan nintzen.

Ostiralean berriro joan nintzen partidu bat jolastera, baina galdu egin genuen.

Aste osoa joan naiz piszinara nire osabekin , aitekin eta lengusinekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina