Niri Harry Potterreko liburuak asko gustatzen zaizkit. Gaur azken liburua amaitu dut eta horregatik abentura-nobela hauei buruz hitz egingo dizuet.
Dakizuenez, liburu hauen protagonista Harry Potter izeneko mutil bat da. Harry umezurtz bat da eta zorigaitzeko haurtzaroa pasatu zuen bere osaba-izebarekin. Hamaika urte bete zituenean azti bat zela konturatu zen, orduan Howarts eskolara joan zen magia ikasteko. Momentu horretik aurrera abentura asko bizi izango ditu.

Zortzigarren liburu bat dago, "Harry Potter y el legado maldito" deitzen dena, antzerki obra bat dela J.K.Rowling istorio batean oinarrituta baina beste idazle batzuk idatzitakoa.
Gainera, liburuak oso onak izan direlako eta arrakasta handia euki dituelako filmak egin dituzte, Daniel Radcliffe aktorea protagonista izanda.
Denak irakurri eta gero, asko gomendatzen ditut liburu hauek baita filmak ere.
IRAKURRI ETA ASKO DISFRUTATU!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina