GANDASEGI 5.A
2018-09-24
2018-09-09
LARUNBATA
Larunbatean Ikerne eta Luciarekin geratu nintzen barraketara joateko. Tortillan montatu ginen, oso dibertigarria zen, orduan berriro montatu ginen. Atseden hartu eta gero "algodon de azucar"jan genuen, oso handia zen. Ni 20:00etan joan behar nintzen afaltzera. Orduan agur esan nien Ikerne eta Luciari. Oso ondo pasatu nuen.
Nire Oporrak
Oporretan oso ondo pasatu dut. Lehenengo udalekuan egon naiz, Ubiden.
Harrapaketan, altxorraren bilan, armiarman etab. jolastu dut.
Gero Portugalera joan nintzen, han herri polit asko ikusi ditut. Oporto ere ikusi dut eta Galiziako olagarro goxoak probatu ditut.
Azkenik Asturiaseko herri txiki polit batean egon nintzen.
Bueltatzean Errioxan geratu nintzen, Casalarreina izeneko herri txiki batean. Hor nire amamak etxea dauka eta aste bat egon nintzen.
Udako oporrak bukatzeko Ubiden geratu naiz.
Jaiak
Jaiak
Jaietan, urte guztietan, barraka berdinak daude baina urte honetan barraka bat aldatu dute. Lehen "rana" izeneko atrakzio bat zegoen eta urte honetan "toro loco" izeneko beste bat jarri dute. Baina "toro loco"a asko guztatzen zait, oso dibertigarria da eta gainean mantentzea zaila iruditzen zait.
Atzo, nire kuadrilarekin kalean egon nintzen eta Maider eta Arrankudiagako lagun bat etorri zen eta ilusio asko egin zigun etorrtzea. Bere izena Iraia da eta bere ahizpa txikia Katalin deitzen da. Barraketan, oso ondo pasatu genuen denak batera. Gero, Maider, Iraia, Katalin, Paule, nire lehengusuak Ander eta Unai gurasoakin batera afaltzera joan ginen, baina bi ordu eman zuten afaria ekartzen. Azkenean bakoitza bere etxera joan zen.
Espero dut laster berriro ikustea
NIRE OPORRAK
Opor hauetan autokarabana bat alokatu dugu eta oso urrutira joan gara. Konkretuki Frantzia, Belgika eta Holandara.
Lehenengo Parisera joan ginen eta Eiffel dorrea ikusi genuen. Hori eta gero Belgikara joan ginen, Gantera, eta Holandan Amsterdamera. Bueltan Brujasera joan ginen, Belgikan. Geroago Normandia ikustera eta azkenean munduko parke tematikorik hoberenera, Puy du Fou.
Oso ondo pasatu nuen.
PADDLE SURF
Nik oporretan gauza asko ikasi ditut paddle surfa,surfa,...
Niri gehien gustatu zaidan gauza paddle surfa izan da.
Paddle surf hau da, oso zaila da baina ikasten duzunenan asko errezagaoa da. Arraun batekin joaten zara eta taula batekin ere. Taula buelta bat emateko beti alde batetik joan behar zara eta normal joateko bi aldetik eman behar duzu eta normalean arraunarekin joaten dena atzean joan behar da.
Ni argazkian lagun batekin joaten naiz taula hori bi pertsonekoa delako baina ere pertsona bat joan ahal da.
Burgos
Aurtengo oporretan Burgosera joan naiz. Burgoseko leku batera Santa Ines deiturikoa, oso txikia da, baina hor oso ondo pasatzen ditut oporrak. Lagun asko ditut hor eta beti jolasten dut beraiekin, eta hoberena da gau guztietan jolasten dudala bote botean beraiekin. Nire anaiari ez zaio gustatzen jolastea beti bera geratzen delako.
Hau Santa Ineseko enparantza da eta hor bote botean jolasten dugu.
Hau Santa Ineseko enparantza da eta hor bote botean jolasten dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)