2018-09-04

UDAKO OPORRAK

Uda honetan leku asko ikusi ditut,Frantziako leku askotan egon naiz eta.
 Lehenengo lekua Bordeaux deitzen da,baina hor bakarrik lo egin nuen.
Hurrengo egunean, Loirara joan nintzen.Bi gaztelu ikusi nituen,Chambord gaztelua eta Cheverny gaztelua.
Gero Parisera joan nintzen,eta bost egun egon ginen oso camping  polit batean.
Lehenengo gauza ikusi genuena Dorre Eiffela zen, tontorreraino igo nintzen eta gero "el arco del triunfo" ikusi nuen. Hurrengo egunean Louvreko museoa ikustera joan nintzen eta oso polita iruditu zitzaidan. La Gioconda, koadro oso famatua,  ikusi nuen, jende asko zegoen argazkiak aterarzen. Estatuak oso politak ikusi genituen, batez ere, La Venus de Milo,eta antzinezko harriak.
Geroago, Notredameko katedrala  ikustera joan ginen.
Beste gau bat pasa eta gero Sacre Coeur  eta  margolariko auzoa, Montparnasse ,ezagutu genituen.
Hurrengo eguna hondartzan pasatu genuen, campingeko hondartzan.Parisen dago eta hondartza deitzen diote baina ez da itsasoa, laku bat da.
Beste egunean, Normandiara abiatu ginen, bi egun pasatzera.Hurrengo egunean, Saint-Micheleko mendia ikustera joan ginen.Oso polita zen, itsasoan dago eraikita, Beste bidai bat egin genuen eta gero camping oso handi batean egon ginen bost egun .
Bost egun horietatik pilateko duna ikustera joan ginen.
Campinean, urezko txirrista batzuk zeuden, jakuzzia, eta hiru igerileku. Biscarrosen dago, eta hortik karabana gordetzera joan ginen. 3500 km egin ditugu, baina merezi du.


                                                    NIK UDA HONETAN OSO ONDO PASATU DUT


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina