2017-11-05

EGUZKI-SISTEMA

Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetan planeta erraldoiak dira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanoz osatuak. Zortzi planetek orbitaia zirkularrak dituzte, eliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.

Asteroideak

Asteroideak espazioan zehar dauden gorputz solido eta forma irregularrekoak dira, planetak baino txikiagoak. Lurretik ikusita, izarrak dirudite. Horregatik, John Herschelek izen hori eman zien. Ezagutzen diren asteroide gehienak Marte eta Jupiter artean biraka ari dira asteroide gerrikoa deitzen den gunean.

Meteoritoak

Meteorito bat lurrazalera iritsi den kanpoko espazioan sortutako gorputz naturala da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta Lurraren atmosferan sartzen direnei meteoro esaten zaie. Asteroideak baino txikiagoak dira (gehienez 50 metroko diametroa). 






Kometak


Astronomian, kometak eguzki sistemako argizagi mota bat dira, eguzkiaren inguruan orbita oso eliptikoak eginez orbitatzen dutenak. Asteroideak ez bezala, kometak Eguzkiaren ondotik pasatzen direnean sublimatzen diren material solidoz osaturik daude, eta isats edo adats moduko bat agertzen da, 30-80 milioi kilometrokoa.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina