2017-11-12

HARRY POTTER

Niri Harry Potterreko liburuak asko gustatzen zaizkit. Gaur azken liburua amaitu dut eta horregatik abentura-nobela hauei buruz hitz egingo dizuet.

Dakizuenez, liburu hauen protagonista Harry Potter izeneko mutil bat da. Harry umezurtz bat da eta zorigaitzeko haurtzaroa pasatu zuen bere osaba-izebarekin. Hamaika urte bete zituenean azti bat zela konturatu zen, orduan Howarts eskolara joan zen magia ikasteko. Momentu horretik aurrera abentura asko bizi izango ditu.

Harry Potterreko nobelen autorea J.K.Rowling idazle famatua da. Bere egiazko izena Joanne Rowling da eta Inglaterran jaio zen, 1965-eko uztailaren 31an,eta liburu hauekin arrakasta asko mundu guztian lortu du, izan ere 450 milioi ale saldu ditu.

Rowlingek zazpi nobela idatzi ditu: ''Harry Potter y la piedra filosofal'' 1997-an argitaratuta, ''Harry Potter y la cámara secreta'' (1998), "Harry Potter y el prisionero de Azkaban" (1999), ''Harry Potter y el cáliz del fuego" (2000), "Harry Potter y la orden del Fénix" (2003), "Harry Potter y el misterio del príncipe" (2005) eta "Harry Potter y las reliquias de la muerte" (2006).
Zortzigarren liburu bat dago, "Harry Potter y el legado maldito" deitzen dena, antzerki obra bat dela J.K.Rowling istorio batean oinarrituta baina beste idazle batzuk idatzitakoa.

Gainera, liburuak oso onak izan direlako eta arrakasta handia euki dituelako filmak egin dituzte, Daniel Radcliffe aktorea protagonista izanda.

Denak irakurri eta gero, asko gomendatzen ditut liburu hauek baita filmak ere.


IRAKURRI ETA ASKO DISFRUTATU!!!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina