2017-11-05

HALLOWEEN FESTA







                               HALLOWEEN FESTA

Orain dela gutxi Halloween izan zen eta nik nire lagunekin ospatu nuen. Lehenengo, Maialen Larrearen etxera joan ginen mozorratzera.
Bere amak aurkegia makilatu zigun: Maiderri , Uxueri, Maiteri, niri ... eta abar.
Denak makilatu eta mozorratu eta gero, kalera joan ginen. Ondoren, Maialen Larrearen aitite eta amamaren etxera joan ginen eta hor goxokiak eman zizkiguten. Segituan telepizzara joan ginen, pizzak hartu eta Maialen Fernandezen etxera joan ginen. Terrazan ospatu genuen festa. Lekua oso  polita apaindu zuten.
Erlazionatutako irudiaPizzak eta gero, txokolatea hartu genuen. Denbora luze egon ginen eta oso ondo pasatu nuen. Azkenean, kalera ere joan ginen denbora piska bat eta gero oso pozik  bakoitza  bere etxera joan zen.

Hurrengo urtean espero dugu  berriro ere Halloween festa errepikatzea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina