2018-02-28

Gaixorik

cry crying Sticker by YasislasEgun hauetan oso txarto pasatu dut. Egon naiz medikuan eta esa dit gripea dudala horregatik ezin nuen lo egin eta esan dit bakarrik edatea ibuprofeno eta horrela egongo naizela hobeto.

U.S.S ENTERPRISE CVN-80 berria

Resultado de imagen de uss enterprise cvn-80Estatu Batuek  beste Hegazkinontzi bat egingo dute USS Enterprise CV-80 izango da. 3. portahegazkina Enterprise izena duena  Gerald R.Ford klasekoa izango da.Huntington enpresak egingo du 100,000 tonako pisua izango du.90 hegazkin eraman ditzake.Hegazkinontzi nuklearra izango da bi generadore nuklear ditu 20-25 urteko autonomiakoak.




GALDAKAON ELURRA

Gaur ( 2018ko otsailaren 28an), elur pilo bat egin du Galdakaon.
Duela 33 urte ez zuela horrela elurra egiten. Telebistan agertu da Bizkaian egin duen elur guztia.
Niri nire amak 7:22etan altxatu nau, abisatzen elurra zegoela. Nki bi terraza ditudanez hasi naiz jolasten nire ahizpagaz, eta bat-batean, nire amak esan dit eskolarik ez zegoela. Eta orduan,  lan egin behar zuenez, nire etxe alboan bizi den neskari deitu dio, eta galdetu dio ia gurekin atera ahal zen, eta baietz esan du. Orduan, kalera irten, eta harrituta geratu gara, elur asko zegoen eta. Segiduan jolasten hasi gara, eta oso-oso ondo pasatu dugu. Ordu bat baino gehiago egon gara jolasten. Eta bat-batean, nire laguna Enara agertu da, baina segituan joan da, baina berarekin egin dugu elur panpin bat. Geroago etxera joan gara, arropa kendu dugu oso bustita zegoelako, eta pijama ipini dugu. Eta telebistan ikusi dugu hemen, Galdakaon,  65 urteko gizon bat erresbalatu zela eleizako aldapan, jausi zela eta hil zela.
OSO ONDO PASATU DUGU ELURRETAN ❄❄❄❄❄❄

DIAN FOSSEY

Dian Fossey 1932. urtean jaio zen Kalifornian (Estatu Batuetan).
Resultado de imagen de dian fosseyIkasketak  egin eta dirua aurreztu ondoren 1963 urtean  Afrikara bidaia egin zuen.
Bidai horretatik bueltatzean Afrika eta gorilei buruzko liburuak irakurtzen hasi zen.
1966an Afrikara bueltatu zen gorilei buruzko ikerketak egitera eta beraiekin batera bizitzera.
Gorilak babestu zituen beti eta hauek ehizatzen zituztenean ehiztarien kontra aritzen zen.
Egun batean hilda agertu zen.


KURRILOAK

Imagen relacionadaImagen relacionadaOstiralean ART-en kurriloak egin genituen. Nik 8 kurrilo egin nituen eta nire etxean 10. Oso errezak dira egiteko eta oso politak. Ez ba dakizue egiten kurrilo bat YOUTUBEN daukazue bideoa eta ere zisneak oso politak dira eta zisneei buztana mugitzen zaie. Animatu egiten oso errezak direlako eta oso politak. Niri asko gustatzen zaizkit eta egunen baten guk egindako kurriloak Japoniara bidaliko ditugu.

ELURRA

Gaur goizean elurra ari du eta ni ez naiz eskolara joan elurra asko egon delako .Niri asko gustatzen zait elurra polita ,zuria eta biguna delako. Gero joan naiz nire jatetxera nire nebarekin elurra jolastera eta elur  gerra egin dugu. Oso ondo pasatu dugu.
                                                                         
                                                                           ¡¡¡ ELURRA❄!!!
                                                                    

2018-02-26

nire asteburua

Ostiral arratsaldean joan nintzen Ekainen urtebetetzera. Jolastu genuen futbolean eta  oso ondo pasatu nuen.
Larunbatean futbol partidura joan nintzen eta galdu genuen. Gero joan nintzen nire aitaren etxera jolastera "uno"an. Oso jolas dibertigarri bat da.
Igandean ikusi nuen  pelikula bat eta gero joan nintzen nire etxera eta joan nintzen bazkaltzera jatetxe  batera.

nire asteburua

Larunbatean partidua izan nuen Atxuriren kontra.  4-8 galdu genuen. Nire anaiak 2 gol sartu zituen eta beste biak Yeraik baina oso ondo pasatu nuen.
Igandean Laredora joan naiz nire ama, aita eta nire anaiarekin. Hor  lagun batzuekin ere egon naiz eta oso ondo pasatu dut jolasten beraiekin

larunbata


                             LARUNBATA

Erlazionatutako irudiaAtzo, larunbat goizean Maialen.F, Maialen.L eta ni patiñekin kalera joan ginen. Ondoren, nire amamaren etxera joan nintzen baskaltzera. Gero, nire koadrila guztiarekin Mugurun egon nintzen jolasten, adibidez: koltsonetan saltatzen, kordetan ibiltzen, kordetako zubian argazkiak ateratzen...etab. Gauean Maialen.F-en etxera joan ginen koadrilla osoa eta Iradi. Hor "Mr. Bean oporretan"  pelikula  ikusi genuen bitartean pizzak jan genituen urdaiazpikoa eta gazta eta barbakoa. Oso ondo pasatu genuen!

2018-02-25

Midwayko batalla

Midwayko batalla 1942ko ekainaren  4-tik 7-ra izan zen.  EE.BBko Midwayko basea  Japoniarrek  atakatu nahi zuten 4  portahegazkin, bederatzi akorazatu ... EE.BBko flota  oso txikia zen honekin konparatua; 3 portahegazkin... Lehenengo   Japoniarrek Midway atakatu zuten  ,gero EE.BBek Japoniarreko 4 portahegazkinak hondoratu zituzten .Baina Japoniarrek   hegazkinak zituzten airean eta EE.BBko portahegazkin bat hondoratu zuten. Azkenean EE.BBek  batalla irabazi zuen.Resultado de imagen de batalla de las islas midway

LESIOA

Atzo futbol partidu bat euki nuen Arratiaren kontra. Partidua azkenean 10-0 irabazi genuen, baina zoritxarrez bihurdura bat egin nuen orkatilean.
Aitak esan dit agian asteartean  ondo eukiko dudala eta horretarako  pomada bat ematen ari naiz. Baina oraintze bertan ikusita zelan nabilen, uste dugu egunen bat gehiago beharrezkoa izango dela.

LARUNBATA

Larunbat goizean partidu bat euki nuen Begoñaren kontra 2-1 irabaziz. Gero nire anaiaren partidua ikustera joan nintzen.Geroago ballontira joan nintzen nire lagunekin.
Arratsaldean nire lagunekin Urretara joan nintzen futbolean jolastera eta 22:30etan etxera joan nintzen pelikula bat ikustera.

MR. BEAN PELIKULA IKUSTEN


Resultado de imagen de las vacaciones de mr. beanAtzo "Mr. Beanen oporrak" pelikula ikusi nuen, Maialen Fernandezen etxean. June, Iradi, Maialen Larrea, Maialen Fernandez, Olaia, Maider, Irati eta ni egon ginen.
Pizzak jan genituen, barbakoakoak eta gazta eta pernilakoak.
Pelikula oso barregarria izan zen eta Iratiri eta niri barrezko atakeak ematen zizkiguten. 7:30etan joan ginen Maialenen etxera eta 9:30etan joan ginen gure etxeetara. Oso ondo pasatu nuen eta oso pozik joan nintzen etxera.

SAN MAMES

Gero nire amamaren etxera joango naiz jatera eta arratsealdean Athletic Malaga partidua ikustera joango naiz eta espero dut Athletic-ek irabaztea eta nik ondo pasatzea.Etxera etortzen naizenean matematika errepasatuko dut nire aitarekin biharko azterketa ondo ateratzeko eta Athletic-ek irabazten badu ere oso pozik egongo naiz.

"El gran showman"

Aurreko larunbatean Bilbora joan nintzen nire ama, aita eta anaiarekin, nire anaia dantza klasean uztera eta paseo bat ematera. 
Resultado de imagen de El gran showman
Gero Zubiarteko Mc Donalds-era joan ginen jatera eta ondoren filma bat ikustera. Filma hori "El gran showman" zen. Orain kontatuko dizuen zertan datza.  P.T Barnumek zirko bat egin nahi du baina ez zirko normal bat, ez, bere zirkoa ezpeziala izatea nahi du. Film hau musikala da
eta  film hau ikusten berdintasuna zer den ikasi ahal duzue.

Oso polita da eta asko gomendatzen dizuet eta ikusten baduzue... DISFRUTATU!!!


AURKEZPENA

Klasean aurkezpen bat egin du talde bakoitzak. Proiektua Euskal Herriko probintziei buruz zen, eta talde bakoitzari bat tokatzen zitzaion. Nire taldeari Nafarroa tokatu zitzaigun, baina gero andereñok esan zigun Behe Nafarroa ere egin behar genuela, baina azkenean, nire ustez oso ondo egin genuen. Gu bigarrenak izan ginen aurkezpena egiten eta Bizkaia lehenengoak. Talde guztiok oso ondo egin genuen.
Imagen relacionada

NIRE IRITZIA:
Ni oso urduri nengoen azaldu genuenean, baina gero, apur bat lasaitu nintzen.

OSTEGUNA

  Ostegunean eskola eta gero txistuko klasera joan nintzen. Gero ingeles klasean egon ordez nire ahizpa  ikustera joan nintzen FNAC-era  abesten zuelako eta oso ondo egin zuen.
Lehenago "Tiger" izeneko denda batera joan nintzen eta hor gauza asko erosi nituen; boli batzuk,agenda bat etab...

Informatika

Nik informatikan batzuetan aplikazio batzuk erabiltzen ditut, adibidez:
Go animate, puzzle, powtoon...

5 taldeetan banatu gara eta bideo batzuk grabatuko ditugu. Nik beste lagun batekin egingo dut. Hasi gara eta momentuz oso ondo ateratzen ari da baina oraindik ez dugu bukatu. Guk eskulanak egiten ari gara. Talde bat futbolari buruz egin dute bideoa eta beste gutiek eskolari buruz.

kurriloak

Resultado de imagen de kurriloak papelEskolan kurriloak  egin behar ditugu. Nik etxean 10 kurrilo dekot.Oso politak dira,baina egitea oso zaila da.Gutxi gora behera 50 kurrilo dauzkagu gelan ,poltsa batean. Batzuk egiten dugunean  korreoz bidaliko dugu JAPONIARA.

Nire urtebetetzea

Resultado de imagen de telepizza galdakao por fuera Gaur nire urtebetetzea da eta telepizzan ospatuko dut : nire lagunekin  ospatuko dut eta irrikitan nago baita pixka bat urduri ere.
Resultado de imagen de cara feliz





Nire asteburua

Resultado de imagen de cara felizLarunbatean partidu bat euki nuen. Santutxuren kontra izan zen eta 9-2 irabazi egin  genuen. Nik bi gol sartu nituen , bat buruarekin. Arratsaldean urtebetetze batera joan nintzen , Galdakaon izan zen.

Igandean elizara joan nintzen erratsa ematera eta kanpoan gozoki asko hartu nituen, oso goxoak zeuden. Gero nire aitite eta amamaren etxera  joan nintzen bazkaltzera , nire izeko eta osaba zeuden eta  nire lehengusina ere egon zen . Janaria oso goxoa zegoen. Ondoren Atlhetic-eko partidua ikusi nuen . Baina lehenengo partea bakarrik.


OSO ASTEBURU ONA IZAN DA                



BOLEIBOLEKO PARTIDUA

Imagen relacionadaLarunbatean boleiboleko partidua izan nuen. Nire taldean Lucia, Iraia Izquierdo, Garazi, beste eskola batekoa, eta laurok gaude. Lehenengo partidua irabazi genuen baina bigarrena galdu. Gero Lucia eta ni jatetxe batera joan ginen bazkaltzera. Azkenik Galdakaora heldu ginen pelikula bat ikusteko.
Resultado de imagen de pelicula

Idiazabal eta Elgoibarreko partiduko epailearen erabakia

Aurreko egunean, igandean, Idiazabal futbol taldeak Elgoibarren kontra jokatu zuen.

Idiazabal eta Elgoibar Gipuzkoako bi ekipo dira. Partidua aurrera zihoala epaileak jokalari guztiak mehatzatu egin zituen hau esanda : "Norbaitek euskaraz hitz egiten badu kaleratua izango da."
Partiduak aurrera egin ahal izateko denak gaztelaniaz aritu ziren.
Astelehenean talde bietako lehendakariek gertatutakoa salatzea erabaki zuten. Normalean talde hauek euskaraz hitz egiten dutenez ez da bidezkoa epaileak hori esatea.

Resultado de imagen de arbitro prohibe hablar euskera

Black panther

Larunbatean "Black Panther" pelikula ikusi nuen ete asko gustatu zitzaidan . Oso dibertigarria iruditu zitzaidan eta oso polita. Joan baino lehen pentsatzen nuen ez zitzaidala gustatuko baina gero bai.
Gomendatzen dizuet.

10 -0 irabazi Arratiaren kontra

Nik Elexaldeko zelaian  jolastu nuen eta bi gol sartu nituen. Julenek bi, Gaizkak lau eta Iñigok beste bi.  Oso pozik nago irabazi genuelako 10-0. Gaizkak oso ondo egiten du. Nire gola izan zen  horrela; Peio kornerra ateratzekotan zegoen eta Gaizkak bota zuen baina geldialdia egin zuten. Gero nik bota nuen eta gola sartu nuen.

BLACK PANTHER

Kaixo,asteburu honetan "BLACK PANTHER" ikusi dut. Oso polita da nire ustez. Ez zaidana gustatu borrokak izan dira eta hilketak ere egon dira. Wakandan bizi dira eta migranium dute eta maltzurrek nahi dute migranium hori. Kontaktatzeko Wakandarekin agur bat dute, hau da:
IKUSI BEHAR DUZUE OSO OSO OSO TXULO DAGO!!!! 
hemen bideotxo bat daukazue  https://youtu.be/JK-wAfAvJ0g

black panther marvel GIF
black panther trailer GIF

 

EUSKAL HERRIA

"EUSKAL HERRIA" proiektuan egindako lanak dituzue hemen.

 

ERRIBERAKO MERKATUA ETA EUSKAL MUSEOA

Otsailaren 8an Bilbora joan ginen Erriberako Merkatua eta Eukal Muesoa bisitatzera gauza interesgarriak ikasteko asmoz.


2018-02-19

AINARAREN URTEBETETZEA

Imagen relacionadaAtzo Ainararen urtebetetzea ospatu genuen. Merendola ere egin genuen eta musika ipini genuen, oso ondo pasatu nuen. Gainera atzo San Valentin eguna zen eta ere nire lagunaren urtebetetzea.
Otsailaren 29an Noraren urtebetetzea da gure praktiketako  andereñoa. Irakaslea izan nahi du gure andereñoa bezala.

Otsaileko zubia

 Urtero bezala otsaileko zubia pasatu da eta aurten Lesakan pasatu dut zakuzarrekin.
Resultado de imagen de lesakako inauteriakOstiralean, San Mamesera joan nintzen Athletik ikustera eta larunbatean bidaiari ekin genion. Lehenengo Elorrion geratu ginen  hurrengo egunean Abadiñon karrera nuelako. 5. postuan geratu ondoren Lesakara heldu ginen.
Hango eta hemengo iñauteriak oso ezberdinak dira, han herriko jendea zakuzarrez mozorratu eta buruandiak bezala umeak jotzen aritzen dira eta hemen umeak mozorratu eta kaletik ibiltzen dira.
Lesakan oso ondo pasatu nuen iñauteri oso politak direlako eta egunen batean Nafarroara joan nahi                                                                                           baduzue Lesakara joatea gomendatzen dizuet.






TIGER BALL

Tiger ball tabletan eta mobilean jolasteko jolas bat da.
Niri asko gustatzen zait oso dibertigarria delako eta 95 nibelean nago. 
Tiger ballean ahal duzue aukeratu pilota bat eta bota behar duzue bote batean.
Nire gustuko pilota  alien da bi pelota txiki bihurtu ahal delako.Maila asko daude,niri geihen gustatzen zaidan nibela fantasmakoa da.Hasieran oso erraza da baina gero zailagoa egiten da eta jolas honetan 5 bizitza daukazu.

Nire boleiboleko partidua.



boleibol bilaketarekin bat datozen irudiak

Atzo zapatuan boleibol partidu bat izan nuen. Getxon, Andra Mari ikastetxean jolastu genuen. Nire taldea laukoa zen eta bi partidu egin genituen. Taldekoak hauek ziren: Uxue, Danele, Naia eta ni. Lehenengo partidua 11:30etan izan zen eta bigarrena 12:30etan. Jolastu arte denbora asko genuen. Beste talde batzuk ere berandu jolastu zuten eta beraiekin praktikatu genuen. Gero kalera joan ginen jolastera pixka bat. Lehenengo partidua irabazi genuen eta bigarrena galdu. Orain lehen baino hobeto jolasten dugu. Partiduak bukatzerakoan Katalin, Maialen.L eta ni Maialenen kotxean joan ginen. Azkenik bere etxera joan nintzen bazkaltzera. 

BOLEI BOLEKO PARTIDUA

Atzo bolei boleko partidua izan nuen. Partidua Getxoko Andra Mari LH ikastetxean izan zen. Nire taldean Nahia Barreras, Olaia, Uxue Jauregui eta laurak geunden. Lehenik "Lekeitio"ren kontra jolastu genuen eta lehenengo set-a 9-25 irabazi genuen, eta bigarren set-a 19-25 irabazi genuen. Partidu hori 11.30etan izan genuen eta beste bat 12.30etan. Bigarren partidua, "Getxo"ren kontra jolastu genuen eta galdu egin genuen. Azkenean argazki bat atera genuen eta oso ondo pasatu nuen.umeak-alevin

2018-02-18

URTEBETETZEA

Kaixo! Asteazkenean Ainararen urtebetetzea izan zen eta merendola bat egin genuen.
Sorpresa handia eman genion Ainarari. 5C eta 5B klasekoak etorri ziren. Ospatzeko musika asko ipini eta txutxeak   jan genituen.
Opari batzuk esango dizuet: lepoko bat , musika entzuteko kasko batzuk , mandalak , CD-ak sartzeko kutxa. OSO ONDO PASATU NUEN.
 ZORIONAK AINARA!!!



2018-02-15

AINARAREN ZORIONAK

                            Atzo izan zen Ainararen urtebetetzea eta egin genuen  merendola.
                            Ere bai sorpresa bat eman genion eta  klase guztia egon zen. 5b eta 5c ere etorri
                            ziren.
                            Ipini genuen musika  eta jan genuen txutxeak eta ere bai opariak egin genizkion.
                           Hauek izan ziren: lepokoa, ,musika entzuteko  kaskoak eta mandalak eta cd ak
                           sartzeko kutxa..           

2018-02-14

ESKERRIK ASKO!!!

ESKERRIK ASKO

                                                                                                          GUZTIOI BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!
 

2018-02-13

NIRE ASTEBURUA


Nik asteburuan pelikula asko ikusi ditut nire aitaren mobilean: "Coco", "Emoji", "Ferdinand", "Tadeo Jones 2", etab. Niri geihen gustatu zaidana izan da "Coco".
Igandean Durangora joan nintzen nire izeko bisitazera eta lo egitera bere etxean . Hurrengo egunean  elurra hasi zen eta oso ondo pasatu nuen.

Nire inauteriak


Resultado de imagen de heavy metalInauterietan ostiralean  eskolan mozorratu ginen lehenengo gospelez eta gero heavy metalez.
Larunbatean Laredora joan nintzen eta hor lo egin nuen.
Igandean  lagun batzuekin egon nintzen Laredon  nire  aita eta ama gauza batzuk egin behar zituztelako.
Astelehenean etxean geratu nintzen eta  Aimar etorri zen nire etxera.
Asteartean etxean gelditu nintzen pelikula ikusten


                         

INAUTERIAK ESKOLAN

Resultado de imagen de gospelEskolan, inauteriak ospatu genituen kurtso bakoitza dantza bat eginez.
Lehenengo mailakoak, sanba estiloz joan ziren.
Bigarren mailakoak, reggae estiloz.
Hirugarren mailakoak, ia-ia gu bezala zuten mozorroa, hau da, punkyz.
Laugarren mailakoak, raperoak ziren.
Bostgarren mailakoak; hau da, gu; gospel abeslariak ginen lehenengo baina gero heavy metalez.
Eta seigarren mailakoak, dantzariak eta musikariak.
Niri gehien gustatu zitzaidan dantza seigarren mailakoena izan zen. Niri asko gustatu zitzaidan dantza propioa zutelako eta tematika oso polita zelako. Mozorroak ikusita, uste dut, irakasle guztiak ados ipini direla eta aukeratu zutela urte honetan  musika estilo desberdinetakoaz joatea.
DENOK OSO ONDO EGIN GENUEN, BAINA APUR BAT LIOSOA ZEN.