Ni Maximo Moreno musika eskolara joaten naiz eta asko gustatzen zait. Hezkuntza Musikala egiten dut, hor abestiak notekin abesten ditugu. Klarinetea ere jotzen dut, konjunto instrumental egitera joaten naiz eta banakako klasera ere joaten naiz. Nire ustez oso dibertigarria da eta gauza asko ikasten ditugu. Nire maisua eskolako zunzendaria da. Gainera ez du jotzen klarinetea bakarrik, pianoa, kitarra, saxofoia... tresna asko jotzen ditu. Konpositorea ere bada, asko gustatzen zaio jotzea eta oso ondo jotzen ditu instrumento guztiak. Ni oso txikia nintzenean hasi nintzen musikara joaten eta egun batean instrumentuak probatzera joan ginen talde batzuetan, bakarrik hiru pertsona ginen eta egun batean bakarrik probatzen genuen. Niri instrumento asko gustatu zitzaizkidan, eta azkenean klarinetea gehiago gustatu zitzaidan eta aukeratu nuen. Baina guztiak oso onak eta politak dira.
Gero eskolan ere txirula jotzen dugu, adibidez, orain Titanic jotzen hasiko gara. Nik klarinetean ere partitura berdina dut. Nire ustez erraza da jotzea txirula eta klarinetea, baina klarinetean eta txirulan ez dira nota berdinak. Niri asko gustatzen zait musika asko ikasten dudalako eta dibertigarria delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina