Atzo nire lagunak etorri ziren nire etxera "Goazen"-eko azkenengo kapitulua ikustera
Kapitulua hamarretan bukatu egin zen eta oso dibertigarria izan zen. Pizza jan genuen eta fajitak ere . "Goazen" bukatzean hamaikak arte geratzen zirenez nire lagunak nire amak txokolatezko batidoak jarri zizkigun bederatzi pertsonei , eta hori eta gero txiste txarrak kontatu genituen. Gero antzerki bat egin ondoren diskoteka txiki bat prestatu genuen play back egiten, gainera mikrofono bat genuen amplificadorearekin.
Oso, oso, oso, oso, oso ondo pasatu genuen denak eta hori eta gero joan ziren beraien etxeetara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina