2018-02-13

DANTZA LEHIAKETA

Larunbatean Olaia, June, Maialen Larrea, Maider, Uxue, Katalin eta ni dantza lehiaketa batean apuntatu ginen. Lehiaketan Gatibu taldearen Aske Maitte izeneko abesti batekin dantzatu genuen eta gure taldearen izena animalien festa zen . Lehiaketan zazpi talde zeuden. Dantzatu baino lehen oso urduri negoen eta eszenatokira igotzeko esan zigutenean hankak dardarka neuzkan. Dantzatu eta gero lasaiago negoen. Azkenean talde guztiok dantzatu genuen.
Postuak esaten hasi ziren eta gu bigarren postuan gelditu ginen.
150 € irabazi genituen. Gero jatetxe batera afaltzera joan ginen ospatzeko. Janaria oso goxo zegoen eta jatetxean oso ondo pasatu genuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina