Gaur ( 2018ko otsailaren 28an), elur pilo bat egin du Galdakaon.
Duela 33 urte ez zuela horrela elurra egiten. Telebistan agertu da Bizkaian egin duen elur guztia.
Niri nire amak 7:22etan altxatu nau, abisatzen elurra zegoela. Nki bi terraza ditudanez hasi naiz jolasten nire ahizpagaz, eta bat-batean, nire amak esan dit eskolarik ez zegoela. Eta orduan, lan egin behar zuenez, nire etxe alboan bizi den neskari deitu dio, eta galdetu dio ia gurekin atera ahal zen, eta baietz esan du. Orduan, kalera irten, eta harrituta geratu gara, elur asko zegoen eta. Segiduan jolasten hasi gara, eta oso-oso ondo pasatu dugu. Ordu bat baino gehiago egon gara jolasten. Eta bat-batean, nire laguna Enara agertu da, baina segituan joan da, baina berarekin egin dugu elur panpin bat. Geroago etxera joan gara, arropa kendu dugu oso bustita zegoelako, eta pijama ipini dugu. Eta telebistan ikusi dugu hemen, Galdakaon, 65 urteko gizon bat erresbalatu zela eleizako aldapan, jausi zela eta hil zela.
OSO ONDO PASATU DUGU ELURRETAN ❄❄❄❄❄❄
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina