2018-09-24
2018-09-09
LARUNBATA
Larunbatean Ikerne eta Luciarekin geratu nintzen barraketara joateko. Tortillan montatu ginen, oso dibertigarria zen, orduan berriro montatu ginen. Atseden hartu eta gero "algodon de azucar"jan genuen, oso handia zen. Ni 20:00etan joan behar nintzen afaltzera. Orduan agur esan nien Ikerne eta Luciari. Oso ondo pasatu nuen.
Nire Oporrak
Oporretan oso ondo pasatu dut. Lehenengo udalekuan egon naiz, Ubiden.
Harrapaketan, altxorraren bilan, armiarman etab. jolastu dut.
Gero Portugalera joan nintzen, han herri polit asko ikusi ditut. Oporto ere ikusi dut eta Galiziako olagarro goxoak probatu ditut.
Azkenik Asturiaseko herri txiki polit batean egon nintzen.
Bueltatzean Errioxan geratu nintzen, Casalarreina izeneko herri txiki batean. Hor nire amamak etxea dauka eta aste bat egon nintzen.
Udako oporrak bukatzeko Ubiden geratu naiz.
Jaiak
Jaiak
Jaietan, urte guztietan, barraka berdinak daude baina urte honetan barraka bat aldatu dute. Lehen "rana" izeneko atrakzio bat zegoen eta urte honetan "toro loco" izeneko beste bat jarri dute. Baina "toro loco"a asko guztatzen zait, oso dibertigarria da eta gainean mantentzea zaila iruditzen zait.
Atzo, nire kuadrilarekin kalean egon nintzen eta Maider eta Arrankudiagako lagun bat etorri zen eta ilusio asko egin zigun etorrtzea. Bere izena Iraia da eta bere ahizpa txikia Katalin deitzen da. Barraketan, oso ondo pasatu genuen denak batera. Gero, Maider, Iraia, Katalin, Paule, nire lehengusuak Ander eta Unai gurasoakin batera afaltzera joan ginen, baina bi ordu eman zuten afaria ekartzen. Azkenean bakoitza bere etxera joan zen.
Espero dut laster berriro ikustea
NIRE OPORRAK
Opor hauetan autokarabana bat alokatu dugu eta oso urrutira joan gara. Konkretuki Frantzia, Belgika eta Holandara.
Lehenengo Parisera joan ginen eta Eiffel dorrea ikusi genuen. Hori eta gero Belgikara joan ginen, Gantera, eta Holandan Amsterdamera. Bueltan Brujasera joan ginen, Belgikan. Geroago Normandia ikustera eta azkenean munduko parke tematikorik hoberenera, Puy du Fou.
Oso ondo pasatu nuen.
PADDLE SURF
Nik oporretan gauza asko ikasi ditut paddle surfa,surfa,...
Niri gehien gustatu zaidan gauza paddle surfa izan da.
Paddle surf hau da, oso zaila da baina ikasten duzunenan asko errezagaoa da. Arraun batekin joaten zara eta taula batekin ere. Taula buelta bat emateko beti alde batetik joan behar zara eta normal joateko bi aldetik eman behar duzu eta normalean arraunarekin joaten dena atzean joan behar da.
Ni argazkian lagun batekin joaten naiz taula hori bi pertsonekoa delako baina ere pertsona bat joan ahal da.
Burgos
Aurtengo oporretan Burgosera joan naiz. Burgoseko leku batera Santa Ines deiturikoa, oso txikia da, baina hor oso ondo pasatzen ditut oporrak. Lagun asko ditut hor eta beti jolasten dut beraiekin, eta hoberena da gau guztietan jolasten dudala bote botean beraiekin. Nire anaiari ez zaio gustatzen jolastea beti bera geratzen delako.
Hau Santa Ineseko enparantza da eta hor bote botean jolasten dugu.
Hau Santa Ineseko enparantza da eta hor bote botean jolasten dugu.
Londres
Londresen egon naiz oporretan. Oso ondo egon nintzen hor. Nire amaren lagunekin egon ginen. Ere " mym" dendara joan ginen ( 3 bakarrik daude munduan , New Yorken , Nueva Zelandan eta Londresen . Chinatownera joan ginen , hortxe bazegoen egunkaria txinatarrrez , txinako janari tipikoa...
2018-09-08
JAIEN BUKAERA
Gaur jaiak bukatu dira. 3 egun irauten dute beti, baina pozik nago azkenengo berbena oso ondo egon delako eta poz-pozik nago.
Horregatik hurrengo urtean jai berdinak egotea espero dut.
Horregatik hurrengo urtean jai berdinak egotea espero dut.
HONDARTZA
Gaur hondartzara joan naiz. Oso ondo pasatu dut han , paletetan jolasten, uretan jolasten ....gainera han bazkaldu dut. Oso giro beroa egin du ....
MARTXA
Gaur martxa dago nire ama eta izeko parte hartu dute . 8km ibili dira .Geroago etorri direnean oso pozik egon naiz oso ondo egin dutelako.
ORIÑONEKO GAU ZAHARRA
Oriñonen gau ZAHAR bat dago baina oporretan egiten da .Oporrak bukatu direla adierazten du eta gero dj-ak daude. Oso ondo pasatzen dut beti egun horretan .
ORIÑONEKO JAIAK
Gaur Oriñoneko jaiak dira eta barrakarik ez daude baina berbenak bai.
Oso ondo pasatzen dut nire lagunekin.
Han kamioi handiak daude jaietan, dardoak eta abar, botatzeko, eta gero berbenak.
Oso ondo pasatzen dut beti han
Oso ondo pasatzen dut nire lagunekin.
Han kamioi handiak daude jaietan, dardoak eta abar, botatzeko, eta gero berbenak.
Oso ondo pasatzen dut beti han
2018-09-06
Cadiz
Amaitzeko oporrak Cadizera joan ginen. Han igerilekua, buffet, ping-pong mahia, padeleko pista, hondartza... geneukan.
Goizean 11:00-etan trena hartzen genuen hondartzara joateko, eta arratsaldean aitak siesta botatzen zuen eta gu piszinara joaten ginen.
Egun batean aqua-park batera joan ginen eta oso ondo pasatu genuen, batez ere nire ama ia tobogan guztietan montatu zelako eta normalean hori ez da gertatzen.
Medinako jaiak
Gehien gustatzen zaidana Medinan jaiak dira. Medinako jaietan gauza asko daude parte hartzeko, adibidez: ni ping-pong-ean eta tutean apuntatu nintzen eta irabazi egin nuen. Gauza gehiagotan ere apuntatu nintzen (igela, diana a porteria...), baina
horietan ez nuen irabazi.
Medina
Ni urtero klaseak amaitu ondoren Burgosen dagoen herri batera joaten naiz. Herri hori Medina deitzen da eta han nire familia osoa dago.
Medinan oso ondo pasatzen dut eta ez naiz inoiz aspertzen. Lehenengo esnatzen naiz eta jarraian gosaltzen dut. Gero 12:00-etan gutxigorabera igerilekura joaten gara. Piszinan ping-pong-ean jolasten dut eta noizbehinka igelan eta futbolinean ere. Ondoren apartamentuan bazkaltzen dugu. Bazkaldu eta gero berriro piszinara joaten naiz. Han goizean egindakoa egiten dut eta batzutan ere uretan sartzen naiz. 20:00-etan apartamentura joaten naiz futboleko arropa ipintzera. Futboleko arropa jarri ondoren futbol zelaira joaten gara.
Futbol zelaian 21:30ak arte jolasten egoten gara. Futbolean jolasten amaitzen dugunenan dutxatzera apartamentura joaten gara . Gero txaletean afaltzen dugu eta lo egitera apartamentura joaten gara .
Gorbeiako bidaia
Klaseak amaitu ziren astean Gorbeiara joan ginen aita eta amaren lagun batekin eta bere alabekin. 4 urte nituenetik ia urtero igotzen naiz Gorbeiara.
Nire ustez Gorbeiako zatirik gogorrena azkeneko aldapa da.
Gorbeia bajatu genuenean, Pagomakurrera joan ginen. Han guztiok bokata batzuk jan genituen. Gero gurasoak pintxo batzuk jaten egon ziren bitartean nire anaia eta ni futbolean jolasten egon ginen.
2018-09-05
Nire laguna
Nik atzo euki nuen urtebetetze bat nik nintendo eta nire lagunek pasatu geniuen oso ondo eta nire lagunari oparitu nizkion nintendo swictch.Berak geroa eraman zuen etzera ipintzeko kargatzen eta jolasteko biar.
Oreinean
Portugalera joan eta gero, nire aita, ama eta ahizparekin Oreinara joan nintzen. Nire osaba, izeko eta bi lehengusuak duela bi urte edo horrela etxe bat erosi zuten, eta udan beraiekin aste bat pasatzen dugu. Nik oso ondo pasatzen dut nire lehengusueki, eta gauza asko egin genuen aste horretan.
Adibidez, egun batean laberinto batera joan ginen, oso ondo pasatu genuen, baina oso zaila izan zen hortik ateratzea baina azkenean lortu genuen. Beste egun batean hondartzara jon ginen eta gero hondartzaren ondoan dagoen jatetxe batean bazkaldu genuen. Batzuetan gurasoak mendira joaten ziren eta gu etxean geratzen ginen pelikulak ikusten. Gero herrira joaten ginen eta jaten genuen.
Etxea zegoen kumunitatean piszina bat zegoen, beno piszina zirudien gurea beti hutsik zegoelako, beti geuden gu bakarrik.
Oso ondo pasatu nuen, pena bat da hau bukatzea eta berriro eskolara bueltatzea
CONILEN
Urte honetan, Conilera joan naiz.
Conilen, ia egun guztietan hondartzara joan gara. Nire lagunekin egon naiz eta Mungiatik zetorren neskato bat ezagutu dut.
Ia gau guztietan, kalera irten ginen. Gure bi taberna gustokoenak "LA CASA AZUL" eta "FORUM" izenak zutenak ziren.
Hondartzara joan ginen egun batean, eguzki-apurtxu bat ikusi genuen eta nire mobilagaz argazki oso politak atera genituen.
Beste egun batean nire lehengusinekin hondartzara joan ginen eta patera bat ikusi genuen.
OSO ONDO PASATU DUT OPOR HAUETAN!

Holandan
Portugalen
Portugalen
Oporretan joan baino lehen, lagunekin geratzen nintzen. Asteak pasata, abuztuan nire aita, ama eta ahizparekin Portugalera joan nintzen oporretan. Guztira hamaika egun egon ginen baina ez bakarrik Portugaleko leku batean.
Lehenengo, Portugalera ailegatu baino lehen gau bat Ciudad Rodrigon egin genuen. Ondoren, ya Portugal barruan, bost egun egin genituen Cascaiseko hotel batean. Ciudad Rodrigon ez genuen asko ikusi egun bat bakarrik egon ginelako eta gainera 46 gradu egiten zuelako kalean. Cascaisen gauza eta leku asko ikusi genituen, adibidez: Lisboara joan ginen egun batean, isurdeak lantza batean ikusi genituen...eta abar. Gero, Aveiron bi egun egon ginen eta hor, adibidez, beste motatako gauzak ikusi genituen adibidez: Costa Nova...
Hor postre tipikoak zeuden, adibidez, ovos moles izeneko postre bat. Ovoak, kanpotik barkilloa bezalakoak dira eta barrutik krema pastelera bezalakoak. Azkenik, Santiago de Compostelan beste bi egun egon ginen eta hor katedrala, hiria...eta abar ikusi genuen.
Nik oso ondo pasatu nuen oporretan
Lisboa Oporto Santiago de Compostela
2018-09-04
UDAKO OPORRAK
Uda honetan leku asko ikusi ditut,Frantziako leku askotan egon naiz eta.
Lehenengo lekua Bordeaux deitzen da,baina hor bakarrik lo egin nuen.
Hurrengo egunean, Loirara joan nintzen.Bi gaztelu ikusi nituen,Chambord gaztelua eta Cheverny gaztelua.
Gero Parisera joan nintzen,eta bost egun egon ginen oso camping polit batean.
Lehenengo gauza ikusi genuena Dorre Eiffela zen, tontorreraino igo nintzen eta gero "el arco del triunfo" ikusi nuen. Hurrengo egunean Louvreko museoa ikustera joan nintzen eta oso polita iruditu zitzaidan. La Gioconda, koadro oso famatua, ikusi nuen, jende asko zegoen argazkiak aterarzen. Estatuak oso politak ikusi genituen, batez ere, La Venus de Milo,eta antzinezko harriak.
Geroago, Notredameko katedrala ikustera joan ginen.
Beste gau bat pasa eta gero Sacre Coeur eta margolariko auzoa, Montparnasse ,ezagutu genituen.
Hurrengo eguna hondartzan pasatu genuen, campingeko hondartzan.Parisen dago eta hondartza deitzen diote baina ez da itsasoa, laku bat da.
Beste egunean, Normandiara abiatu ginen, bi egun pasatzera.Hurrengo egunean, Saint-Micheleko mendia ikustera joan ginen.Oso polita zen, itsasoan dago eraikita, Beste bidai bat egin genuen eta gero camping oso handi batean egon ginen bost egun .
Bost egun horietatik pilateko duna ikustera joan ginen.
Campinean, urezko txirrista batzuk zeuden, jakuzzia, eta hiru igerileku. Biscarrosen dago, eta hortik karabana gordetzera joan ginen. 3500 km egin ditugu, baina merezi du.
NIK UDA HONETAN OSO ONDO PASATU DUT

Cadizen
Pasa dan astean Cadizen 6 egun pasatu nituen(Chipionan) .Lehenengo egunean hondartzara joan ginen eta ura epela zegoen.
Bigarren egunean Cadizera joan ginen monumentoak eta gauzak ikustera.
Hirugarrenean herri zuriak ikustera joan ginen.
Laugarren egunean Jerezen "Tio Pepe" upategia ikustera eta kart batzuetara lasterketak botatzera joan ginen.
Bostgarren egunean Chipionan deskantsatzen geratu ginen .
Seigarren egunean Salamancara joan ginen gaua pasatzera.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)