2018-03-06

ASTEBURU BEREZI BAT

Ostiralean eskolatik irten eta gero poz-pozik jarri nintzen nekielako ostiral gauean Maite, Lucia, Ane eta Aiora  nire etxera etorriko zirela lo egitera. Baina eskolatik irten eta gero boleibol entrenamendua geneukan guztiak Maite izan ezik. Entrenamendua eta gero lagunekin jolastera joan ginen eta 21:00etan beraien etxeetara joan ziren gauzak hartzera nire etxera joateko. Nire etxera heldu eta pijama jantzi genuen. Gero telebista ikusi genuen bitartean nire aitak "mini pizzak" ekarri zizkigun guztioi. Ondoren lo egiteko ordua iritsi zen  baina guk ez genuen lo egin baizik eta jolasten hasi ginen 12:00ak arte. Lo egiteko ordua zen baina batek ere ez ezin zuen lo egin. Orduan jarraitu genuen jolasten. Eta badakizue zein ordutan lo egin genuen???Ba 4:00ak arte ez genuen lo egin.
Hurrengo egunean Aiora, Lucia, Ane eta laurok boleiboleko partidua geneukan 10:00etan baina gu 9:00etan egon behar ginen kiroldegian entrenatzeko eta gu laurok lokartuta geunden.
 Maite eta gure familiak ikustera etorri ziren. Nik lehenengo partiduan lesionatu egin nintzen  neska bat goiko sakea egin zidanean hatzamar lodia tolestu egin nuen eta. Orain bihurdura bat daukat eskuan eta ezin dut idatzi.
Larunbat arratsaldean nire familiagaz joan nintzen bazkaltzera Kerren jatetxera nire aititeren urtebetetzea zelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina