Otsailaren 28-an Euskal Herri osoan elurra egin zuen. Elur asko egin zuen eta ni Igorren bizi naizenez ezin nintzen Galdakaora joan nire lagunekin jolastera ezin genuelako kotxea mugitu.
Ni goizeko 6:45etan itzartu nintzen nire aitak esan zidalako elurra zegoela. Segituan gosaldu egin nuen elurretara joan nahi nuelako baina nire amak esan zidan 9:00ak arte ez nintzela elurretara joango. Azkenean, nire amak utzi egin zidan elurretara joatea eta arropa jarri nuen ziztu bizian eta korriketan etxetik irten nintzen.
Argazki honetan ni trineoarekin nago aldapatik bota egingo nintzelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina