2018-03-14

Euskadin egindako lehenengo emakumeen greba 1889an izan zen Santutxun.

Aurten martxoaren 8a Euskadin, batez ere Bilbon, oso garrantzitsua izan da emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde emakume eta jende asko bildu zelako.
Bilbon 70.000 pertsona inguru bildu ziren manifestazioan.

Euskadin ez da lehenengo aldia emakumeak grebara joaten direla. Santutxuko "zigarrerek" planto egin zuten beraien lan egoera salatzeko, 1889ko martxoaren 8an.  

Santutxuko lantegi txiki bateko "zigarrerak" tabakoa egiten zuten goizeko 07:00etatik gaueko 22:00ak arte. Lan egiten zuten, jairik gabe, urtean 500 pesetaren truke.

Nagusiak gainera zigarro asko atzera botatzen zizkien txarto zeudela esaten. Honekin nekatuta lantegian planto egin eta nagusia bahitu zuten.

Gauzak ondo amaitu ziren Gobernadoreak kasu egin eta beraien lan egoerak hobetu zituelako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina