ELURRA
Asteazkenean elur pila bat egin zuen. nik egin nuen lehenengo gauza altxatu nintzenean leihotik begiratzea izan zen eta elur asko zegoen. Orduan oso pozik jarri nintzen aspalditik ez duela elurra egiten modu horretan. Nire amak bat - batean eskola ez zegoela esan zidan eta bera lanera joan behar zen. Ni nire amama eta aititerekin geratu nintzen etxean. Nire ama joan behar zen autobusez Bilbora baina esaten zidan autobusak gelditu egin zirela eta nire ama ez zen lanera joan goizean eta etxera bueltatu zen. Arratsaldean berriro lanera joaten saiatu zen baina azkenean ezin zen lanera joan. Ni goizean nire aititerekin kalera irten nintzen elurretan jolastera eta elur panpin txiki bat egin nuen. Gero nire aititeren autoari zeukan elurra kendu genion baina autoa altua zenez goitik ez nintzen ailegatzen eta orduan nire aititek kendu zuen. Jarraian etxera bueltatu ginen hotzituta eta amamak janaria egin zigun. Oso goxoa zegoen janaria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina