ASTURIASEN
Ni asteburu honetan Asturiasera joan nintzen. Oso ondo pasatu nuen Coviella hotelean egonda, eta gainera hotel rural bat zen. Altxatu eta dutxatu egin nintzen, beheko solairura joan eta gosaldu egin nuen. Hoteletik atera eta gero Cangas de Onís bisitatzera joan nintzen. Han harrizko zubia ikusi nuen, lurrea harrizkoa zen, ibaiko harriak ziren eta bat-batean orkatila bihurritu nuen. Gero jan egin nuen hango jatetxe batean janaria oso goxo bat. Hurrengoz buelta bat eman nuen hortik eta gero inauteriak ziren egun horietan han eta orduan kabalgata gelditu nintzen ikusten. Mozorroak hauek ziren: Txontxongiloak, Micki, Pinotxo, Gepeto, Matxinsaltoa eta zoro-etxekoak. Covadongako lakuetara ere joan nintzen eta Enol aintziran parte bat elurrez beteta zegoen eta beste parte bat erretzen zegoen. Ere Poo hondartzan egon nintzen, eta hondartzaren ondoan baserri bat zegoen. Han pertsona batzuk zaldietan montatuak zeuden eta uretarn sartu ziren. Goitik bide bat zegoen, ni hortik igo nintzen eta han jan nuen. Handik pixka bat ibili eta gero, hondartzako ura eta akantilado bat zegoen. Argazki asko atera genituen nire amak eta biok eta gainera oso ondo atera ziren argazkiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina