2018-05-29

2018-05-28

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Datorren igandean, ekainaren 3an, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Lekeition.
Aurten 27. urtea da jai hau ospatzen dena.
Urte honetako leloa " Zapran gagoz " da. Esamolde hau Lekeition erabiltzen dute. Arrantzaleek erabiltzen dute arrantza ona egin dutela adierazteko eta orain gazteek ere erabiltzen dute zorte oneko daudela esateko.
Abesti bat sortu dute egun honetarako, Txapelpunk taldeak abesten du.
Animatu eta igandean denok Leketiora.


2018-05-27

NI LAREDON

Ni ostiralean eskolatik atera eta Laredora joan nintzen. Hor  heldu ginenean nire lagun bat zegoen eta berarekin jolastera joan nintzen. 
Hurrengo egunean lagun asko etorri ziren eta "poliziak eta lapurretan" jolastu  genuen. Nire lagun baten lagunak etorri ziren eta gauza askotan jolastu genuen. Nik oso ondo pasatu nuen.
Igandean  nire lagun batzuk behien etxera joan ziren eta beste batzuk gurekin mundialitoan jolastu zuten. Arratsaldean nire etxera itzuli nintzen.

Nire asteburua.

Gaur Igorrera joan naiz  nire anaiak partidu bat zeukalako.
Nire anaia eta bere taldea berotzen zeudenean,nire aita, nire ama eta ni taberna batera joan gara. Gero partidua ikustera joan gara. Nire anaia urte bat gehiagokoen kontra egon da jolasten eta lehenengo partidu 1-1 gelditu dira, Arizen kontra.
Partidua amaitu denean nire gurasoek txutxeriak erostera eraman naute.
Hurrengo partidua Arratiaren kontra izan da eta 0-0 gelditu dira.
Amaitu denean nire anaia, bere lagun bat, nire gurasoak eta ni etxera bueltatu gara.

Nire asteburua


Erlazionatutako irudia
Ostiralean, eskola eta gero , boleibola izaten dut eta boleibol eta gero Santurdera joan nintzen. Nire ama, aita eta ahizparekin joan nintzen. Nire lehengusuak, osabak eta izekok Santurden etxe bat daukate. Zapatuan urtero egiten duten martxa zenez nire beste lehengusu bat ere etorri zen. Zapatuan, martxara joan ginen eta 15km egin genituen mendian. Arratsalde-gauean Galdakaora bueltatu ginen. 
Gaur, domekan, goizean, nire lagunekin geratu naiz patinatzeko.

NIRE ASTEBURUA

Asteburuan etxean egon naiz nire amari laguntzen eta Txinako kapituluak ikusten egon naiz.
Larunbatean eta igandean nire jatetxea oso lanpetuta zegoen eta orduan egon nintzen laguntzen.
Batzuetan egoten nintzen Txinako kapituluak ikusten eta kapitulua deitzen da (xuan men da shi)(玄门大师 ).
Batzuetan nire anaiarekin jolasten dut futbolean eta gauzak eskutatzen.
Oso ondo pasatu dut etxean.

nire astebura

Ostiralean geratu nintzen bugun Alex, Hao eta Jon Cresporekin jolasteko eta oso ondo pasatu genuen. 
Atzo nire lehengusuaren jaun-hartzea izan nuen  eta oso ondo pasatu nuen eta oso polita izan zen. 
Gaur jon naiz kalera eta orain nago egiten sarrera.

Nire asteburua

Ostiralean Jagobarena  urtebetetzea izan zen, Usansolon, han pizza jan genuen eta tarta ere bai. Gero frontoira joan ginen triangular bat jolastera. Irabazi egin genuen triangularra.  Eta gero etxera joan nintzen.


Atzo ez nuen izan partidua eta nire lagunekin joan nintzen " Bar Extremeñora". H an arrapaketan jolastu genuen, gero oso goxo zegoen kalamarra jan genuen. Ondoren etxera joan nintzen bazkaltzera kaneloiak, oso goxo zegoen. Arratsaldean urtebetze batera joan nintzen , Daniren urtebetetzea zen. Hanburgesa bat jan nuen. Urtebetetzea 20:30etan bukatzen zen baia ni 19:15etan joan nintzen, Usansolora joan behar nuelako. Usansolon  "Champions" finala ikusi nuen eta Real Madrilek 3-1 irabazi zuen. Gero etxera joan nintzen durum afaltzera.

Gaur 11:00 euskotrenera joan naiz nire lagunekin Txaber , Pagaza eta Gorkisekin joateko San Mamesera. Han museora joan gara. Oso interesgarria zen Atlheticken historioa, gero zelaira irten gara, oso handia zen. Ondoren bankilloetara joan naiz eta argazki asko egin ditugu.









Eta argazki bat egin dut "Pichichi"-rekin, oso ona zen baina 1923 hil zen.











Gero prentsaren aretora joan naiz, oso handia zen eta aulkietan jesertzea utzi  digute.











Gero aldageletara joan gara eta argazki batzuk egin ditugu jokalarien kamisetekin.



Ondore sala "VIP"era joan gara eta gero dendara eta zapatilla bat eskatu dut.










Ondoren Mcdonalsera joan gara jatera. Hanburgersa bat eskatu dut, oso goxoa. Bukatu eta gero "Free Fire"-an jolastu dugu eta 15 kills egin ditut. Gero harrapaketan jolastu dugu. Ondoren etxera joan naiz sarrera hau egitera. Oso asteburu ona izan da. Bihar berriro eskolara joango naiz.






LARUNBATEKO TORNEOA

Larunbatean Vitoria-Gazteizen esku-baloiko torneo bat izan nuen. Goizeko 7:50an altzatu nintzen gosaltzeko azkar, prestatzeko eta etxetik irteteko. Gero nire ekipoko lagun baten bila  joan nintzen eta gero Gazteizera.

Euri asko egin zuen baina azkenean 11 partidu jokatu genituen eta bokata eraman nuen jateko. 16:30etan bukatu zen eta etxera joan nintzen. 

Gol asko sartu nituen eta gainera  eguzkia ere egiten zuen batzuetan.

Getxoko partidua

 Atzo, Getxon, boleybol-eko partidu bat izan nuen. Hara heldu ginenean, zerua grisa kolorekoa zegoen. Nire aitak esan zidan agian euria egingo zuela. Minutu batzuk pasatu eta gero, zerutik tanta batzuk jauzi ziren. Geroago, partidu bat jolastu nuen baina... euria egiten hasi zen !!!!
Azkenik euri gehiago egiten hasi zen, partidu bat gehiago jolastu genuen eta jarraian etxera joan nintzen nire aitarekin.

Gure torneoa

Asteburu honetan torneo bat izan genuen  gure taldean Iturriondo eta Eskoriatza ekipoak zeuden. Lehenengo partidua 0-1 galdu genuen Iturriondoren kontra. Baina bestearen kontra 3-0 irabazi genuen.

Nire anaia eta bere lasterketa


 Atzo, 2018/5/26, Euskadiko lasterketa izan zuen .Euskadiko ekiporik hoberenak joan ziren .Nire anaia 2 medaila irabazi zituen erreleboetan eta 100 estilotan 2. ,erreleboetan 3. 
Oso nekatuta etorri ziren igerilekutik.😥

LARUNBATA

Larunbatan torneo bat izan genuen, hiru partidu jolastu genuen baina goizean bakarrik bi.
Goizean partidu  batek irabazi genuen 1-0 eta gero beste partidu bat jolastu genuen eta 1-0 galdu genuen.Gero lagunekin jatetxe batera joan ginen jatera.
Hiruretan beste partidu jolastu genuen eta 2-1 galdu genuen.
Arratsaldean lagun baten finala joan nintzen ikustera eta penaltietan irabazi zuten.
Gauean nire lagunekin kalera atera nintzen eta gero etxera joan nintzen Madrilen finala ikustera.

LARUNBATA

Nik larunbatean nire saskibaloiko adiskideekin torneo bat jolastu behar nuen. 7:00etan altxatu behar nintzen torneoa Getxon zelako eta han 8:30etan egon behar ginelako. Hara heldu ginenean berotzen hasi ginen. Entranatzaileek zenbatu gintuzten eta esan ziguten bakarrik hamalau pertsona ginela.

Guk Urreta-Ibaizabal eta Ibaizabal-Urreta taldeetan sakabanatuak gaude baina Urreta-Ibaizabalen bakarrik sei pertsona ziren eta bestean zazpi. Orduan entrenatzaileek esan ziguten zenbakiekin sakabanatuko gintuela eta orduan A eta B taldeetan sakabanatu gintuzten. Nik B taldekoa ninten eta partidu bat jolastu genuen kanpoan baina bat-batean euria hasi zen  eta poli-kiroldegira joan ginen. Talde asko ginen eta han bakarrik hiru kantza zeuden. Partidu bat jolastu eta gero lau ordu egon ginen itxaroten beste partidu bat jokatzeko. Azkenean esan ziguten ez genuela jolastuko eta ordu batetan etxera heldu ginen. Eta opari bat eman ziguten.

Nire urtebetzea

Atzo nire urtebetzea zen eta  opari asko eman zidaten; hoverboard, pasta furba camaleon, 3 liburu eta Argetinako kamiseta bat.  Oso ondo pasatu genuen denok  patinete electricoarekin eta "infectado"-an jolasten.

munduko auto garestiena

  Aston Martin Valkyrie Aston Martin, Red Bull Racing eta beste hainbat fabrikatzaileek elkarlanean aritzeko prestatutako ekoizpen kirol autoa da.
Kirol autoa Aston Martin eta Red Bull Racing arteko lankidetzaren produktua da, autoak guztiz erabilgarri eta atsegina izateko, autopista bat bezala. Autoak fabrikatzaileek munduko auto karrerako zein izenbururik azkarrenak aldarrikatzen dituzte. Bere diseinua Adrian Newey, Red Bull Racingko zuzendari teknikoa eta mundu osoko Formula 1 diseinatzaile arrakastatsuena izan zen.
Lehiakide nagusiak Mercedes-AMG Project One eta Audi eta BMW kirol autokonometrikoak izango dira.
Resultado de imagen de Aston Martin Valkyrie

ADARBAKARRA

Adarbakarrak fantasiasko animalia batzuk dira.
Resultado de imagen de unicornioAdarbakarrek, adar magiko bat dute buruaren aurrekaldean. Zaldien itxura dute. Gehienetan, gorputz zuria izaten dute baita ere hegoak. Zaldiak bezala, bizkarrean edozein koloreko ilea dute (nire ustez, politena ostadarrez egindako nahasketa da). Eta gainera, bizkarreko ilea bezalako buztan luze bat dute. Haien hankak, normalean, luzeak izaten dira. Nire iritziz, oso politak dira.

Nire ahizpari asko gustatzen zaizkio adarbakarrak. Gainera, nik oparitu nion panpin bat du.

Fabula ikasten

Larubatean Yossiren jatetxera joan nintzen.
Hor fabula ikasten egon nintzen.

Boston Celtics

Resultado de imagen de símbolo boston celticsAtzo Boston Celtics -ek jolastu zuten Cavaliers kontra. Partidua irabazi zuten 96-83. NBA-ko nire gustukon taldea da,nire ustez oso ondo jolasten dutelako.

Resultado de imagen de larry birdNiri asko gustatzen zait lehen Larry Bird izeneko jokalari bat zeukalako eta berarekin hiru txapelketa irabazi zuten 1981, 1984 eta 1986an. Ematen du ez dela asko baina denbora horretan Celtics taldea ez zihoan oso ondo txapelketetan baina Larry Bird etorri zenean magia egin zuen. Apodoak ipini zioten Larryri; `Larry the legend´ , `the great white hop´ eta gehiago. Horregaitik gustatzen zaizkit Celtics.

AMETSEN URTEBETETZEA

Asteazkenean "Ametsen urtebetetzea" izena zuen filma ikusi nuen nire lagunekin.
Oso polita izan zen filma. 
Amets izeneko mutil batez zihoan eta "kantu kolorena" zen oso polita. Kanta batzuk bildu zuten eta horrekin filma egin zuten.
Nire koadrillako batzuk eta ni atera ginen pelikulan, "kantu kolore"rekin rodatu genuelako kanta bat:

 " NIRE GORPUTZA"

cmd.to

Gaur jolasteko web bat erakutsiko dizuet.

Cmd.to deitzen da eta oraindik bakarrik Mario Brosean jolastu ahal duzu. Marioan mod batzuk daude zure nibela sortu ahal duzu eta nibel guztietan jolastu. Orain betan dago, laster beste joku batzuetan jolastu ahalko dugula uste dut.

Web horretara joatea asko gomendatzen dizuet.

BEÑAT FUTOLARIAREKIN

Ostiralean eskola bukatu eta gero boleiboleko entrenamendura joan nintzen nire lagunekin. Gero entrenamendutik ateratzean  lagun  askorekin joan ginen jolastera eta ordu batzuk pasa eta mutilek esan ziguten plaza Gorrian Beñat futbolaria zegoela. Hasieran ez genuen sinetsi baina gero korriketan joan ginen plaza Gorriko taberna batera. Han denak argazkiak ateratzen zeuden eta Beñat joan egingo zen baina azkenean nik azken argazkia eskatu nion lagunekin eta egin eta gero Beñat joan zen baina oso ondo pasatu genuen berarekin. Nire lehenengo aldiz da ikusten dudana. Gainera nire amak eta Luciaren amak ez zekiten nor zen Beñat!!!!!!!!

2018-05-23

Munduko Sándwich garestiena.

Tre

New Yorkeko " Serendipity 3 " jatetxe berezian prestatu dute.
Sandwicharen eguna ospatzeko egin dute.
Errekorren Gines liburuan jarri dute,
munduko sandwichik garestiena delako.
214 dolar balio ditu .

Baina , zeintzuk dira bere osagaiak hain garestia izateko?
- Gazta
- Don Perignonezko olioa.
Resultado de imagen de sandwich de oro New york-Trufa.
-Urrea (Ogia estaltzen duena)
Probatuko zenuke?

NIRE AITAREN KOTXE BERRIA

Resultado de imagen de opel insignia blancoDana hasi zen egun batean, nire aita zegoen bere kotxean nahi zuelako lanera joan, baina bat-batean erre-usaina usaitzen hasi zen. Berak ez zekien  bere kotxearen motorra zela eta orduan lanera joaten jarraitu zuen. Bat-batean BOOM! kotxea erre egin zen. Gero suhitzaileei deitu zien eta gero Garabiri. Azkenean nire aitak esan zuen nahi zuela renting kotxe bat eta orain opel insignia zuri bat dauka.

2018-05-22

ASTE KULTURALA

Maiatzaren hasieran izandako Aste Kulturalaren aldizkaritxoa bizitakoa gogoratzeko. Disfrutatu!!!!

2018-05-21

NIRE AMAREN ISTRIPUA

Resultado de imagen de escayola brazoResultado de imagen de madre con escayola en el brazo Kaixo, nire amak eskaiola dauka besoko eskumuturrean, aurreko astean, maiatzaren 15tean jausi zelako. Igeltsua  naturala edo aljez lortutako produktu industrial bat da, kalitate handiko eskaiola eta alea oso fina da. Aljez mineralen 87% baino garbitasun handiagoa du, Italiako Scaglióla eskualdean, eskala diminutiboa, Scaliolae latindarra, talcaren antzeko apur bat harri leuna da. XIX. Mendearen hasierara arte, igeltsua igeltsu spastiarekin nahasitakoa zen, kola urarekin mahatsarekin. Ikuspegi tradizionaletik igeltsu eta eskaiolaren arteko aldea aljez eta granulometria desberdineko garbitasunean dago (eskaiola finagoa da). Igeltsuek% 70 baino garbitasun handiagoa du, igeltsuak% 90 baino garbiagoa izan beharko luke. Industria ikuspegitik ez dago eskaiolaren eta eskaiolaren arteko aldea: igeltsua, igeltsua, igeltsua edo igeltsua, etab. Igeltsuaren konposizio kimikoa kaltzio sulfatoa-ura (2/1) da batez ere: 2CaSO4 · H2O eta III. Alez eta anhidrita aztarnak batera, konposizio handiago edo txikiagoak zenbait ezaugarri edo beste ematen dizkio. 


"Monasterio de piedra"

Asteburu honetan autokarabana bat alokatu dugu eta Zaragozara joan gara. Han leku oso polita daude, haietako bat Monasterio de Piedra da, Nuevalos herrian.

Monasterioa 1194an hamahiru monje zistertarren artean eraiki zuten  Piedra ibaiaren odoan. 
Zistertarrak 1835era arte egon ziren, gero hotel batean bihurtu zuten. Gainera, haien baratz erraldoiak parke natural batean transformatu zuten.
Parke zoragarri honetan urjausi asko daude eta kobazuloak ere.

Bisita hau pila bat gustatu zitzaidan eta asko merezi du joatea. 







TORNEO

Escudo del Lagun Onak Fútbol Sala GaldakaoNik larunbatean torneoa euki nuen. 8:00etan altxatu nintzen eta gero gozaldu eta Joritzen bila joan nintzen torneora joatek. Hor 9:·00etan egon behar ginen. Lehenengo partiduan 1-0 galdu genuen, bigarren partidua 3-0 irabazi genuen. Nire anaiak gol bat sartu zuen eta nik 2 gol eta semifinalerako
heldu ginen.
Gero Ikeara joan ginen jatera. 17:00 jolastuko genuelako berriro eta futbol-zelain 16:15etan egon behar ginen.
Partidu horretan 3-3 berdindu genuen eta  gero penaltietan
galdu genuen.
Gero Laredora joan nintzen.

Sestau

Resultado de imagen de sestao puente colganteAsteburu honetan Sestaura joan nintzen aita eta amarekin. Hor nire aitak taberna bat dauka eta horra joan nintzen. Bizkaia Zubian  ere egon nintzen, oso polita zen.
Sestaun nire aitari laguntzen egon nintzen eta  jolasten ere.
Oso ondo pasa nuen.

Nire asteburua

Larunbatean ez nuen gauza askorik egin baina igandean gauza interesgarriak egin nituen.
Goizean nire lehengusuak bolei playako Euskadiko txapelketa zeukan eta ikustera joan nintzen. Txapelketan oso ondo pasatu nuen, gainera irabazi egin zuten.
Arratsaldean nire aititeren urtebetetzea ospatu genuen eta oso pozik jarri zen.
Urtebetetzea ospatzeko kanpoan bazkaldu genuen.

2018-05-20

LARUNBATA

Larunbat goizean nire anaiaren partidua joan naiz ikustera. 5-1 gelditu dira eta nire anaiak bi gol sartu ditu.
Gero nik partidu bat izan dut Deustoren aurka 4-1 irabazi dugu eta nik gol bat sartu dut.
Goizerdian nire etxera joan naiz jatera.
Arratsadean lagunekin Urretara joan naiz futbolean jolastera.

😄ASTEBURU BAT LIBRE😄

Asteburu honetan ez dut izan lasterketarik ez etb... Etxean geratu naiz telebista ikusten, patata frijituak jaten, etxerako lanak egiten eta prest nago berriro errutina jarraitzeko eta eskolara joateko 
(beno inoiz ez dut nahi joan eskolara ) 

LARUNBATA

Nik asteburu honetan gauza asko egin ditut. Altxatu eta gero klarinetea jotzen hasi nintzen eta 45 minutu egon nintzen jotzen. Aldatu egin nuen arropa eta gero kalera joan nintzen. Buelta bat eman nuen kaletik eta oso ondo pasatu nuen kalean. 

Nire asteburua

Atzo partidu bat izan nuen Somorrostroren kontra jolastu genuen, 3-2 irabazi genuen .Arratsaldeko ordu batean izan zen partidua.Gero nire ekipokoekin joan nintzen jatera, Usansolora joan ginen. Oilaskoa jan genuen eta entsalada.Ondoren izozki batzuk erosi genituen, oso goxoak zeuden eta gero Unkinara joan ginen jolastera.Oso ondo pasatu nuen eta gero etxera joan nintzen lo egitera.

Gaur misara joan naiz nire arrebarekin eta amarekin,azken misa zen eta ondo pasatu dut.Misa bukatu eta gero kanpoan gozokiak bota dituzte eta nik asko hartu ditut. Arratsaldean irakurriko dut eta jango ditut txutxeak.

Dantzari eguna

Gaur dantzari eguna ikusi dut eta oso ondo pasatu dut. Gero "Taberna de los mundos"-era joan naiz jatera eta gero nire lehengusinarekin topatu naiz. Azkenean arratsaldea Bilbon pasatu dut. Dantzariak zetozen autobusez eta nire ama Arzabekoa denez autobusak nora joan behar diren esaten lagundu diot.

Katalinen urtebetetzea

Atzo, zapatuan, Katalinen urtebetetzea izan zen. Pepeto txokoan ospatu zuen. Gauza asko jan genituen, adibidez:

- Pizzak: barbakoa, gazta eta pernilezkoa, lau gaztakoa, patatak,etab.
Erlazionatutako irudiaGero, boleibolen eta pila pilian jolasten egon ginen. Geroago tarta jan genuen, bi motako tartak zeuden, bata txokolatezkoa eta bestea trenza izeneko bat. Tartak jan eta gero opariak ireki zituen eta asko gustatu zitzaizkion. Azkenik, plaza Gorrira joan ginen jolastera eta ondoren etxera joan ginen.

2018-05-19

Nire futboleko zapatillak berriak

Nire izeba erosi zidan zapatillak jolasteko futbolera.Hurrengo larunbatean nire urtebetetzea da eta ezin dit eman eta ere nahi ditut erabili jolasten futbolera Asteartetan Ostegunean eta Larunbatean.

Partidua Deustoren aurka


Gaur ligako azkeneko partidua daukat eta Deustoren aurka izango da. Ordu batak laurden gutxitan hasiko da partidua eta Deuston jolastuko da.
Resultado de imagen de pelota de la liga
Partiduak ordu bat irauten du, hiru parte hogei minutukoak.
Galdakao ( gu ) laugarrenak goaz eta Deusto hirugarrenak doaz. Gaur irabazten badugu baliteke hirugarrenak gelditzea.

Bihar nire lagunekin Biberora joango gara barbakoa egitera eta jatera  eta han  arratsalde osoa egongo gara hor bazkalduko  dugu.

Heziketa Fisikoa

Heziketa Fisikoa Gabi izeneko maisu batekin egiten dugu. Lehenengo bi zerrendako arduradunak daude eta haiek lehenengo jolasa erabakitzen dute eta horretan jolasten dugunean Gabik esaten digu zertan jolastu eta ekipoak egin behar baditugula arduradunak egiten dituztela  baina hiru ekipo badira Gabik arriola marriola...... egiten du eta tokatzen zaionari da beste ekipoa egiten duena.

NIRE ARRATSALDEA

Arratsaldean Bilbora joango naiz nire  ama,aita eta nire anaiarekin.Han dendetara joango gara eta oso ondo pasatuko dut.

Patinetea eramango dut Bilbotik ibiltzeko eta Corte Ingelesera joango gara gauza bat berriro uztera eta beste gauza batzuk erostera.

BURDINAZKO GERRIKOA

Gaur, Uxue Garciarekin, Galdakaoko udalak sortu duen txango batera joan gara. 
Han 1936. urtean sortu ziren harresiak eta haien babesarako eraiki zituzten pilo bat gauza zeuden.
Txangoak 3 ordu ( gutxi gorabehera ) iraundu du eta asko nekatu gara.
Ia-ia bukatu denean, hilda zegoen suge bat ikusi dugu, barruko organoak kanporatuta zituen.
Geroago, Muguru tabernara joan gara. Eta azkenik, etxera joan gara jatera eta dutxatzera gero Katalinen urtebetetzera joateko, baina hori beste sarrera batean kontatuko dizuet.
AGUR.

NETTA TOY

Netta Barzilai Israeleko emakume bat da eta 25 urte ditu. Bera abeslaria da eta bere izen artistikoa Netta Toy da. Netta Eurobisioira joan zen eta lehena gelditu zen. Bere abestia berari buruz zihoan. Bera pixkabat potola zen eta horregatik berari bulling-a  egiten zioten eta bere abestia horri buruz doa. 
Abestia oso polita da eta entzuten dudan bakoitzean dantzateko gogoak ematen dizkit.

ostirala

Gaur ostirala da eta 3 azterketa egin ditugu; matematikako bi, bata gaiarena eta bestea eragiketenak, eta  gaztelaniako diktaketa.
 Nik uste dut gastelaniakoa eta matematikako eragiketak ondo daukadala baina bestea oso zaila zen.

2018-05-17

ASTEAZKENA

Atzo nire lehengusina Anni etorri zen greba zeukalako eta gero plaza Gorrira joan nintzen nire amarekin eta lehengusinarekin. Orduan Ikerne ikusi nuen bera lagun bat aurkeztu ninduen. Amira deitzen zen eta 9 urte zeukan. Egon ginen jolasten, hitz egiten eta oso ondo pasatu genuen Amirarekin baina bera ingelesera joan behar zen eta agur esan genion.Geroago Ikerne eta biok egon ginen jolasten biak batera eta txiribueltak egiten. Nire lehengusina toboganera joan eta bota zen. Oso dibertigarria zela esan zigun. Gero ni joan behar nintzen eta agur esan nion Ikerneri eta berak niri.

Asturiasera asteburua pasatzera

Asteburu honetan Asturiasera joan nintzen nire aita eta amarekin. Lehenengo  taxi batek eraman ginduen  eta ruta egiten hasi ginen.




Oso paisai polita zegoen eta nik ikusi dudan desfiladerorik handiena hor zegoen, 12 km egin genituen desfiladeroaren ondoan.



Gero Land Rober batean tour bat egin genuen.
Oso ondo pasatu nuen.



  

2018-05-16

EUROBISIOI

Resultado de imagen de eurovision 2018Resultado de imagen de eurovision 2018Resultado de imagen de lisboaLarunbatean eurobisioi ikusten egon nintzen. Eurobisioi Lisboan ematen zuten eta ni oporretan Lisboara joango naiz nire familiagaz. Niri Lisboa asko gustatzen zait baina arazo bat daukat, ez dakidala portugeraz. Orduan nik ezin izango dut hitz egin soilik nire gurasoek hitz egin ahalko dute. Larunbatean gaueko 00:45 arte geratu nintzen ikusten nire amagaz eta nire ama eta nik oso ondo pasatu genuen eurobisioi ikusten. Azkenean Israeleko neska batek irabazi egin zuen, oso ondo abestu zuen eta gainera bere abestia BULLINGekin doa lotuta eta kontatu egin zuen berari bulling egiten ziotela txikitan.

BALOREAK-GATAZKAK

Kaixo! Askotan izaten ditugun gatazkeei ez dakigu irtenbidea ematen.....baina hori ikasten ari gara! Hemen daude zuek izanda eta kontatutakoak.

2018-05-14

Regreso al futuro

Resultado de imagen de regreso al futuro"Regreso al futuro" trilogia bat da. Lehenengo pelikula 1985ean egin zen, bigarrena 1989an eta hirugarrena 1990ran.
Marty Mcfly protagonista da eta bere papera Michael J Foxek egiten du. Martyk denborazko makina bat dauka, delorian batekin eginda baina berak ez zuen egin baizik (Doc) Emmett Brownek eta Dokeren papera egiten duena Cristopher Lloyd da. Direktore Robert Zemeckis izan zen. Marty lehenengo pelikulan 1955 urtera joan zen bere gurasoak ezagutzeko eta bera jaiotzeko, bigarren pelikulan 2015era joan zen bere semea kartzelara ez joateko eta hirugarren pelikulan bere laguna Doc salbatzeko eta ez hiltzeko. "Regreso al futuro" 80ko hamarkadan famatua izan zen eta oraindik handiei eta txikiei gustatzen zaie. Oso ondo pasatzen da Martyrekin eta bere abenturekin.

Animatu ikustera!

Nire asteburua

Atzo partidu bat euki nuen Kultural Athletik eskolaren aurka,2-1 galdu genuen, oso onak ziren,
Partidu ondoren nire ekipokoekin joan nintzen jatera.Usansoloko jaiak ziren eta barraketan igo nintzen, 3 aldiz koltzoneta elastikan. Min pixka bat hartu nuen. Gero Pagazaren etxera joan nintzen eta Julenekin joan nintzen ere bai eta partida batzuk jolastu genuen Fortnitean.


Nire lehengusu txikia geratu da lo egiten nire etxean. Mario deitzen da eta 2 urte ditu.Asko hitz egiten du baina ez diot ulertzen. Nire baloiari Po- pon deitzen dio.


Gaur eguraldi txarra egiten du eta etxean geratuko gara pelikula bat ikusten. Atzo , partiduan,
Athleticek 3-1 galdu zuen baina ez zait inporta  jango dudalako super bonitozko kaneloiak,  nire amakoak.











NIRE BLOGA

Nire bloga Loregabek deitzen da eta nire taldea artista deitzen gara. Taldean Ibon, Borja, Sara eta laurok gaude. Lehenengo blogean kostatu zaigu jartzea gauzak baina gero eta hobeto ateratzen zaigu. Gauza batzuk egin ditugu gure blogean : bizitzaren funtzioak, bizidunen harremanak, hauek gara gu eta zelulatik organismora.Taldean batzuetan ez gaude ados orduan sorteoa egiten dugu baina ni oso ondo nago nire taldearekin.

Hemen duzuen nire bloga :/http://loregabeak5a.blogspot.com.es/

Agur Nora

Ostiralean, Nora joan zen eta praktiketako hoberena izan denez, nire gelakideek eta nik merendola egin nahi genion baina aste kulturala zenez ez genuen izan denborarik. Baina andereño oso jatorra izan zenez Norarekin hitz egin zuen eta asteazkenean etortzea esan zion. Guk oso pozik jarri ginen eta gelan sekulako iskanbila sortu zen.

Azkenean, Nora asteazkenetan etorri zen eta guztiok oso pozik jarri ginen eta merendola handi bat egin genuen.

Partidua



Atzo partidu bat euki nuen Lauaxetaren kontra.

Lehenengo zatian oso ondo jolastu genuen eta irabazten hasi ginen.
Bigarren zatian nik gol bat sartu nuen eta oso pozik jarri nintzen.
Hirugarren zatian ia-ia erremontatu ziguten baina gero Gaizkak beste gol bat sartu zuen eta azkenean 1-5 irabazi egin genuen.

BLOGA

Azteazken batean sortu genuen bloga :
6 blog egin genituen, talde bakoitzak ba, gai dezberdinekin adibidez nire taldeak (ATLETHIC taldea) ornogabeen bloga egin genuen.   
Nire ustez oso ondo dago baina poliki poliki joan behar gara gauzak sortzen.     Lehengo egunean bizitzaren funtzioak,zelulatik organismora...egin genuen.
Asko gustatu zait bloga sortzea.

EUROBISIOA

Resultado de imagen de eurovision 2018 Atzo Eurobision-eko finala izan zen Portugalen eta nik ikusi nuen.

26 herrialde joan ziren lehiatzera Australia kontuan hartuta. Oso politak izan ziren denak baina niri gehien gustatu zitzaidanak hauek izan ziren: Israel eta  Chekiar Errepublika. Azkenean, desberdintasunagatik Israelek irabazi zuen.
Nik uste dut urte honetan maila haunditu dela.

Ez baduzue ikusi barkatu spoillerragatik. Beno, espero dut asko gustatzea sarrera hau.









EUROVISION

Atzo EUROBISIO finala egon zen telebistan . Israelek irabazi zuen. Nire abesti gogokoena Alexander Ribak-ena zen, "Thats how you write a song"  deitzen da. Hemen daukazue Israelen bideoa eta Norbegiakoa, ez baduzue ikusi telebistan eurobisioa barkatu. 

NIRE ASTEBURUA

Larunbat goizean partidu bat izan nuen 9-6 galdu genuen. Gero nire lagun baten etxera joan ginen fornitean jolastera.
Goizerdian nire etxera joan nintzen jatera eta gero nire lagunaren etxera bueltatu nintzen.Arratsaldean berriro fornitean jolastu genuen.
Nire lagunaren etxean gelditu nintzen lo egiten.
Igande goizean nire etxera bueltatu naiz eta mobilean jolastu dut eta goizerdian jan dut eta orain etxerako lanak  egiten ari naiz.

Eurobisioa

eurovision 2018 Netta bilaketarekin bat datozen irudiakAtzo, zapatu arratsaldean lagun batzuekin eurobisioi ikusi nuen. Maialen. F- en etxean ikusi genuen, bere familia ere egon zen. Hor afaldu genuen eta Danele eta biok Maialen. F-en etxean lo egin genuen. Eurobisioi oso polita izan zen, baina Espainia oso txarto geratu zen, azkanetarikoak geratu ginen. Alfred eta Amaia Espainia errepresentatu zuten "Tu cancion" izeneko abestiarekin. Irabazlea Israel izan zen Netta izeneko neska batek irabazi zuen "Toy" izeneko abestiarekin.


OSO ONDO PASATU GENUEN !!!!!

nire asteburua

Resultado de imagen de lagun onak futbolsala    Nik larunbatean partidua euki nuen eta 5-4 galdu genuen. Nik gol bat sartu nuen. Gero Laredora joan ginen baina han ez zegoen jenderik.
Igandean Laredon egon ginen eta paseo bat eman genuen eta  futbolean jolastu genuen. Gero berriz Galdakaora etorri ginen eta nire entrenatzailearen partidua joan ginen ikustera. Gero etxera etorri nintzen afaltzera eta gero lo egitera joan nintzen

nire asteburua

Ostiralean joan nintzen Ander eta Borjaren etxera jolastera eta gero joan ginen kalera lagunekin. Igandean partidu bat jolastu genuen eta galdu genuen 4-3 baina oso ondo jolastu genuen.
Arratsaldean kaler ajoan nintzen nire lagunekin.
Gaur egin ditut etxerako lanak eta gero joan gara Usansoloko festetara eta arratsaldean kalera joan naiz.

NIRE LAGUN BATEN JAUNHARTZEA

Larunbatean nire lagun baten  Jaunhartzea izan nuen. Goizean ezin nuen izan eskubaloi partidura joan Jaunhartzera joan behar nintzelako eta nik joan nahi nuen. 9:30tan altxatu nintzen gosaltzeko eta etxetik ateratxeko. Etxetik aterata eleizara joan nintzen eta han argazki batzuk atera genituen eta gero jatetxera joan ginen. Han koltxonetak eta bolazko piszina  zeuden eta gainera txiki park bat ere. Gero bazkaltzera joan ginen, asko jan nuen eta gero txutxeak eman zizkiguten. Gero berriro jolastera joan ginen. Azkenik opariak eman zizkioten nire lagunari eta gero berriro jalastera. 

2018-05-09

TXIKLEAK

Nire  gustokoen txikleak 5 dira (sandiakoak ).Baina txarrena da gelan andereñoak ez digula uzten txikleak jaten . 😟😓😒.
Baina ulertzen dut, heziketa txarra delako hitz egitea txiklea ahoan izaten.

ZELAI ERREA

Resultado de imagen de zelai errea

Ostiral arratsaldean, 6. mailako ikasleek irakasleen aurka jolastu egin zuten zelai errean. Patioan jokatu zuten. Niri oso dibertigarria iruditu zitzaidan. 3 partidu jolastu egin zuten, ikasleek partidu bat irabazi zuten, baina azkenean jendeak irakasleek irabazi zutela esan zuten. Baina denak oso ondo jokatu egin zuten. 

ZEIN ONDO PASATU GENUEN GUZTIOK!!!

2018-05-08

PISCIS LIBURUA

Resultado de imagen de piscis libroPiscis irakurtzen ari naizen liburua da. Niri asko gustatzen zait eleberri bat delako eta niri eleberriak asko gustatzen zaizkit. Oraindik ez dut irakurri asko eta bada liburu oso luzea. Bertan neska bat galduta dago eta protagonista eta bere lagunak joan behar dira bere bila. Desagertu den neska hori Sara deitzen da eta uzten ditu pista batzuk "Piscis" sinboloarekin.



LELLA LOMBARDI ( Formula 1eko pilotua )









Resultado de imagen de LELLA LOMBARDIBazen behin neska bat bere aitari laguntzen ziola errepartoak egiten kamioiarekin. Banaketak egitean berak gidatzen zuen bitartean aitak kronometratu egiten zion denbora.
Neska Maria Grazia deitzen zen baina denek Lella bezala ezagutzen zuten. Lella oso gidari ona zen.
18 urte bete zituenean Lellak karreretako kotxe bat erosi zuen eta lasterketetara joaten hasi zen. 850 lehiaketa irabazi zuen.
Nahiz eta emakume bakarra izan karrera guztietan bere ametsa Formula 1eko pilotua izatea zen.
2 saiakera egin ondoren Formula 1eko pilotua izatera ailegatu zen. Nahiz eta oso pilotu ona izan bere taldeak bere ordez mutil bat aukeratu zuen. Lellak lasterketak egiten jarraitu zuen.
Imagen relacionadaOrain arte ez dago emakumerik bere emaitzak gainditu dituenik.

1941eko martxoaren 26 - 1992ko martxoaren 3a
                                                                       ITALIA
 " Karrerak nahiago ditut
maitemintzea baino "
( LELLA LOMBARDI )                       





Uss saratoga

Saratoga Estatu Batuetako Lexsinton klaseko batailako kruzeroa eta portahegazkina izan zen .1920. autorizatu zuten kruzeroa izateko baina gero portaegazkina bihurtu zuten. Hauek dira bere ezaugarriak:
    Resultado de imagen de saratoga cv-3
  1. 1920ko uztailaren 25a hasi zen
  2. 1925eko apirilaren 7an abiarazi zen
  3. Desplazamendua • 33.000 t normala.• 47 700 t karga guztira 
  4. 266,4 metroko luzera31,8 metroko manga11 metroko zirriborroa
  5. Armamentua • 203 mm-ko 8 pistola (4 × 2)• 127 mm-ko 12 pistola (12 × 1 + 4 × 2)• 16 20 mm pistolak• 25 40 mm pistolak.
  6. Propultsioa • 12 lurrun galdara• 4 turbinak• 4 helize
  7. Potentzia 180 000 cv
  8. Abiadura 33 korapilo
  9. 2.500 marinel eta ofizialek 
  10.  73 hegazkin







2018-05-07

NIRE ASTEBURUA


Imagen relacionada
Imagen relacionadaKaixo! Ostiralean Mugurun nire lagunekin egon nintzen gaua etorri arte. Alex, Daniela, Eneko, ´Xabi eta bostok                                                                                           egon ginen jolasten eskutaketan. 
Resultado de imagen de restaurante hong kong
LARUNBATEAN nire laguna Sandraren kontzertuan egon nintzen KANTU KOLOREKOA hor Mikel dago eta daukate 533 subscriptore 

IGANDEAN Yossiren jatetxera joan nintzen dena oso goxoa
zegoen benetan joan bere jatetxera. 
happy emoji GIF by James Thacher

2018-05-06

NIRE ASTEBURUA

Ni ostiralean eskolatik atera eta "Leroy Merlin"era joan ginen lagun batekin eta bere gurasoekin hesiak erostera kanpinerako. Nire anaiak, lagunak eta nik pilla pillan jolastu genuen denda barruan. Gero parkinera joan ginen bere ama eta nire amarekin eta aitak hesiak hartzera joan ziren. Gero Mcdonldsera joan ginen eta azkenik etxera lo egitera.

Nik larunbatean partidua izan Kukullagaren kontra eta 10-1 galdu genuen. Nik Urkori asistentzia bat egin nion eta berak gola sartu zuen. Partidua eta gero Laredora joan nintzen  guarsoekin  hesiak ipintzera eta  margotzeko zuriz.
Resultado de imagen de juego virus

Igandean nire amak eta aitak eta nire lagunarenak hesiak jarraitu zuten ipintzen eta ni nire lagunekin jolastera joan nintzen. Virusean jolastu genuen. Arrratsaldean etxerako lanak egin nituen eta gero lagunei agurtu eta etxera joan nintzen

Nire asteburua

Imagen relacionadaLehenengo ostiralean klasetik atera nintzenean nire aitak merienda ekarri zidan eta saskibaloia neukanez oso azkar jan behar nuen. Ni Urretara joaten naiz saskibaloia egitera 17:00 etatik 18:30 etara. 

Hurrengo egunean altxatu eta gero saskibaloi partidua neukan Jesuiten kontra jolastu genuen. 53-43 galdu genuen baina oso ondo pasatu nuen. Arratsaldean Enararekin geratu nintzen Mugurun. Jolas batzuetan egon ginen jolasten eta oso diberigarria izan ziren. 

Igande goizean Bilbora joango naiz nire amarentzako lore batzuk erostera.  Arratsaldean buelta bat emango dugu.

"Las cronicas Kane"

"Las crónicas Kane" liburu trilogia bat da. Liburuen izenak eta irteera datak hauek dira : "La pirámide roja" 2010-ean, "El trono de fuego" 2011-ean eta "La sombra de la serpiente" 2012-an.

Resultado de imagen de las cronicas kaneLiburuak Egiptoko mitologiari buruzkoak dira.Jainko egiptiatarrak badaude eta magia ere bai.
Protagonistak Carter eta Sadie Kane dira eta hiru nobeletan mundua salbatu behar dute. Baina jainkoak hor daude beti eta beraiekin borrokatu behar dute.

Nik liburu bat irakurri dut eta orain beste bat irakurtzen ari naiz. Abentura eta fantasia gustatzen bazaizue asko gomendatzen dizuet.