2018-05-06

ERLAUNTZA

Imagen relacionadaAtzo udaletxearen ondoan erlauntza bat zegoen. Nahia, Ane, Lucia, Iraia, Leire, Izaro, Nahiaren lagun bat eta ni  On Kafe ondoan zegoen txutxedendara gindoazen eta bat-batean mutil batzuk esan ziguten ez pasatzeko Asiako erleak zeudela. 
Orduan Nahiak 112 zenbakira deitu zuen eta txutxedendako nagusiari pasatu genion telefonoa. Nagusiak esan zien erleontzi bat zegoela eta gero suhiltzaileak etorri ziren eta erleontzia kendu zuten spray batekin. Gero esan zigun nagusiak grabatu zuela eta beste egun batean erakutsi egingo zigula.  Orain txutxedendako gizona gure laguna da.  112 telefonora deitzen nion nire lehenengo aldia zen. 
4.mailan eskola ondoan ere genuen erlauntza handi-handi bat baina ez nuen ikusi kentzen eta hau bai. Suhiltzaileek esan ziguten erle batzuk geratuko zirela baina gero joango zirela edo hil egingo zirela.

1 iruzkin: