Nire zubia oso ona izan da. Ostiralean Galdakaon egon nintzen ps4 jolasten.
Larunbat goizean nire amaren urtebetetzea ospatu genuen eta arratsaldean lehengusinaren bataioa izan nuen. Lehenengo nire izekok esan zion nire amari gu 4:15tan hor egotea
bataioa 5:00tan izango zelako. Elizan sartu ginen. Gero Astrubudutik paseo bat eman genuen eta taberna batera joan ginen baina lehenengo gozokiak hartu genituen. Nik tabernan mosto bat edan nuen eta gero Erromora joan ginen. Jatetxe batean afaldu genuen eta gero Laredora joan nintzen. Han poliziak eta lapurretan jolastu genuen.
Igandean Laredon esnatu nintzen eta lagunen bila joan ginen jolasteko. Gauean lagun baten carabanan egon ginen eta hor pelikula bat ikusi genuen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina