Atzo, zapatuan, nire aitite eta nire amama, urrezko eskontzak ospatu zituzten. Andra Mari jatetxera joan ginen bazkaltzera. Hor familia guztia eta nire amamaren ahizpak ere egon ginen. Oso ondo jan genuen eta tarta ondoren opariak eman genizkion. Arrosa sorta bat eta album bat. Album horretan bere bizitza guztiaren argazkiak ipini genituen. Gu bilobak azkenengo orrian, bakoitzak zerbait idatzi zuen. Ondoren irakurri zuten eta asko gustatu zitzaizkien. Nire amamaren ahizpak opari bat egin zioten, spa batera joateko. Azkenik, plaza Gorrira joan ginen. Ni lagun batekin geratu nintzen eta gurasoak tabernetan. Berandu arte geratu ginen kalean.
Oso ondo pasatu genuen!!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina