Laster 2018. urtea izango da.
Nik espero dut urte horretan ondo pasatzea, 2017an bezala.
Eta niri gehien gustatuko litzidakeena bidaiatzea izango litzateke, asko gustatzen zaidalako leku berriak ezagutzea.
Urtea hasi bezain pronto zoriondu nahi dut nire familia 2018ra heldu garelako. Gure egutegia aldatu egingo dugu. Gure urtebetetzea beste egun batean izango da, adibidez; zure urtebetetzea larunbatean izan bada, ba hurrengo urtean igandean, eta horrela urtero.
Urtarrilean eskola hasiko gara, eta berriro ere rutina berdina hartuko dugu.
Geroago, martxoan, udaberria hasiko da, eta loreak hazi egingo dira, mila zuhaitz bezala. Eta nola ez, nire amaren urtebetetzea ospatuko dut, apirilaren 8an delako. Eta horrez gain, nire urtebetetzea ospatuko dut, apirilaren 14an delako.
Ekainean, uda hasiko da eta eguzkia ere hasiko da etortzen. Hondartzara eta igerilekura joango gara. Nire ahizparen urtebetetzea ospatuko dut abuztuaren 14an delako eta eskola amaituko da!!
Irailean, udazkena hasten da, eta eskola ere, kurtso berri bat. Udazkenean, nire aitaren urtebetetzea denez, beste familiakoena bezala ospatuko dut.
Eta bukatzeko, abenduan, negua hasten da. Hotz handia egiten du baina Olentzero dator. Eta Olentzero eta gero, 2019.
OSO ONDO PASA 2017ko GERATZEN DIREN EGUNETAN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina