2017-12-10

ABENDUKO ZUBIA

Aste honetan zubi luze bat egon da,  5 egunekoa. Ni Kataluniara joan naiz autokarabanaz,  nire aita,  ahizpa, neba eta amarekin.
Katalunian Girona aldera joan naiz. Girona ikusi dut eta Lleida eta herri txiki gehiago. Asteazkenean   Girona eta Lleida ikusi genituen baina niri Girona gehiago gustatu zitzaidan.
Larunbatean Vic izeneko herria ikusi genuen, niri gehien gustatu zitzaidana, oso polita iruditu zitzaidan azoka handi bat zuelako .
Eta hor pertsona batzuk munstroz mozorratu ziren eta sustoak egiten ibili ziren egun osoan.
Gero plaza handi batera heldu ginen eta hor barraka asko zeuden, nik oso ondo pasatu nuen egun horretan .
Gaur igandean bueltatu  naiz Euskal Herrira. Bidea oso luzea egin zait autokarabanaz 6 ordu izan direlako baina pena merezi izan du bidaia hau egiteak asko ikasi egin dudalako.
Beno pena izan zen ostegunean nire taldeak partido bat jolastu zuela Etxebarriren aurka eta ni Gironan egon nintzenez ba ezin nintzen joan. Baina ez du ardurarik beste partidu asko izango ditudalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina