2017-12-27

OLENTZEROREN LAGUNTZAILEAK

2017ko abenduaren 22an Olentzero eskolara etorri zen. Urtero bostgarren mailako sei pertsona aukeratzen dituzte eta Olentzeroren laguntzailek dira. Aurten, nire gelatik Ibon eta ni aukeratu gintuzten, Jorgeren gelatik Maider eta Julen eta Mirenen gelatik Maite eta Asier,baina gurekin batera musikariak zeuden; trikitixa jotzen Ainhoa eta Gotzon egon ziren, panderoa jotzen June egon zen eta txistuak eta danbolina jotzen, Maialen, Uxue eta Jone. Olentzerorekin batera joan behar ginen eta zakuak eraman behar genituen eta bertso bat abestu behar genuen Gandasegin horregatik ni oso urduri negoen. Gandasegin bukatu eta gero Egiara igo ginen eta egia esateko, ez dakit zergatik igo ginen gero jaitsi izan behar ginelako Gandasegira Alaken, Hator-hator eta Olentzero abesteko. Abestu bukatu eta gero Egiara igo ginen eta jatera joan ginen. Azkenean, dena ondo irten zen eta ume guztiak etxera pozik eta alai joan ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina