2017-12-17

Maialenen urtebetetzea


Atzo, zapatuan, Maialenek bere urtebetetzea ospatu zuen baina bere urtebetetzea ostegunean da. Ni gonbidatu ninduen eta oso ondo pasatu nuen. Ni Junerekin joan nintzen eta pixka bat berandu ailegatu ginenenez heltzean jaten zeuden. Jan eta gero txokolatezko tarta izan zen postrea eta hau bukatzean Maialenek opariak ireki zituen ; patinak, zapatila batzuk eta opari gehiago... urtebetetzeko guztien partez . Ondoren, kalera joan ginen jolasten egon ginen. Geroago gabonetako postal batzuk egin genituen. Urtebetetzea bukatu zen, pertsona bakoitzaren gurasoak etorri ziren. Oso ondo pasatu genuen eta Maialenen gurasoak gurekin oso ondo portatu ziren eta oso majuak izan ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina