Eskolan pintxoak egingo ditugu abenduaren 13tik 20ra. 6 talde garenez bakoitzak egun batean egingo ditu .
Adibidez : gure taldeari 20an tokatzen zaigu eta BOSTAK taldeari 13an. Suposatzen dut patioan denez gure txandan egingo ditugula baina egia esan ez dakit.
Gure pintxoa IRAXUEKANI deitzen da. Gure izenen nahasketa bat da. Iradi , Uxue, Ekain eta Dani gara. Orain ulertzen duzue zergaitik ?
Nik uste dut ondo aukeratu ditugula osagaiak. Jakin nahi baduzue, hauek dira:
1. oliba
2. zotzak
3. atuna
4. uraza ( lechuga )
5. arrautza
6. ogia
Gainera pintxoetan lortutako dirua ANGOLARA (Afrika) bidaliko dugu horko umeak sendatzeko .
Nire ustez, irakasleek ondo egin dute Angolara dirua bidaltzen. Beraiek gaixorik daude eta dirurik ez daukatenez ezin dute ordaindu eta horregaitik eramango dugu.
PINTXOAK EURO BATEAN SALDUKO DITUGU. ANIMA ZAITEZTE!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina