Egun honetan Harry Potterreko erakusketa bat dago Madrilen.
Azaroaren 18tik apirilaren 2ra IFEMAko (Madrileko Ferian) lehenengo pabiloian dago eta hor ikusi ahal duzue filmetan agertzen diren gauzak adibidez, arropak, liburuak, Harry eta Ronen oheak...
Nik zubi honetan Madrilera joan naiz nire anaia, ama, eta aitarekin eta erakusketa honetara joan naiz Harry Potterreko filmak eta liburuak asko guztatzen zaizkidalako. Erakusketa dagoelako Madrileko kale batzuetan filmeko lau eskultura eraiki dituzte, zehazki: Ronen aitaren kotxea, Nimbus 2000, Kapel aukeratzailea eta Dobby. Dobbyren eskulturari uzten dituzte galtzerdiak (ikusi duzuenok filmak jakingo duzue arrazoia).
Niri asko gustatu zaizkit eta Harry Potterren jarraitzaileak zaretenoi gomendatzen dizuet joatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina