2017-12-28

Gabonak eskolan

Ostiral honetan, Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eskolara. Lehenengo, gelan jolasten egon ginen. 11:30etan eskolatik atera ginen beheko eskolara joateko; han abestu genuen. Lehenengo, "Olentzero" abestu genuen. Ondoren, Gandasegiko umeek abestu zuten. Gero, 1. eta 2. mailakoek beste kanta bat abestu zuten. Geroago 3. eta 4. mailakoek eta jarraian 5. mailakoek, guk, "Alaken" abestu genuen.  Azkenik, 6. mailakoek "Hator" txirularekin jo zuten, eta denok batera abestu genuen. Klasera ailegatzerakoan, Olentzerorekin gela batera joan ginen eta hor gela bakoitzari opari bat eman zigun Olentzerok. Gure gelara ailegatu ginenean pinaburua apaindu genuen eta gero festa bukatuta  bakoitza etxera jatera edo jantokira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina