Munduko eraikin famatuenetariko bat da. Bere edertasuna oso erakargarria da eta bere aurrean bazaude harrituta geratzen zara . Taj Mahal eraikina mausoleo bat da, hau da, hilobi bat estaltzen du. Agra izeneko Indiako Iparraldeko herri batean dago.
1630. urtean hasi ziren eraikitzen, Sha Jahan enperadorearen aginduz bere Mumtaz Mahal emaztearen omenez.Sha Jahanek munduko mausoleorik hoberena egin nahi zuen orain kontatuko dizuedan istorioagaitik.
TAJ MAHALAREN AMODIOZKO ISTORIOA
1607.urtean enperadorea 15 urteko printze gazte bat zen. Behin Agrako azokan diamantezko lepoko bat probatzen ari zen neska batetaz maitemindu egin zen .Bost urte beranduago berarekin ezkondu zen .
Nahiz eta 4 emazte izan Mumtaz Mahal zen gehien maite zuena.
19 urte luze egon ziren elkarrekin bizitzen baina 14. seme-alaba erditzen zuen bitertean hil egin zen.
Bere azkenengo hitzak hauek izan ziren :
1. Aita on bat izatea
2. Berriro ere ezkontzea
3. Berarentzat hilobi bat eraikitzea
4. Urtero hilobira bisitan joatea
Indarrak hartu zituenean eraikitzea agindu zuen . 20.000 pertsona egon ziren gau ta egun lanean 22 urtetan zehar. Mundutik ekarritako gauzekin eraiki zuten .
HEMEN DUZUE EMAITZA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina