2017ko abenduaren 6an Durangora joan nintzen. Hara heltzean, bazkaldu egin nuen nire ama eta nire aitarekin. Nik kroketa batzuk jan nituen eta nire amak eta nire aitak solomozko eta piperrezko otarteko bat jan zuten . Ondoren liburuen azokara joan ginen liburu batzuk eta CD baten bat erostera. Hiru liburu erosi nituen, lehenengoa, "Gizajo baten egunkaria TXANGO ZOROA" izan zen. Ondoren, "Beti iparralderantz" erosi nuen. Azkenik, "NUR eta magia-kampamendua" erosi nuen.
Liburuak erosi eta gero CDeak ikustera joan ginen, eta "Goazen berriz uda!" erosi nuen.
Azokatik irten eta gero taberna batera joan ginen eta nik cola-cao bat edan nuen, nire amak kafe bat eta nire aitak garagardo bat edan zuen.
Azkenik, etxera joan ginen eta lo egin genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina