2018-01-31

PRAKTIKETAKO NESKA

Aste honetako astelehenean Nora etorri zen.
Resultado de imagen de profesores dibujosBera Leioako unibertsitatetik dator eta 21 urte dituen neska bat da.
Nora otsailaren 29an jaio zen baina 28 ospatzen du urte "bisiesto" batean jaio zelako.
Praktiketakoak datoz ikasteko nola izan andereñoak edo maisuak. Norak esan zigun beraren azkenengo urtea zela unibertsitatean.
Beste klasekoek ere izan dituzte praktiketako batzuk:
Ainhoa, June eta Unai.
Baina Nora da daukagun lehenengoa .
Ainhoa, June eta Unai bakarrik egon ziren hilabete bat, baina Norak esan digu bera... 3 HILABETE EGONGO DELA!!!!!!!!
Guk ez genuen pentsatzen bera hainbeste denbora egongo zenik. Sorpresa bat izan zen guretzat.
ESPERO DUGU OSO ONDO ETA ASKO IKASTEA GUREKIN NORA!!!!!

😍😄😍😃

BILBONDO


Atzo Bilbondora joan nintzen erosketak egitera. Lehenengo Eroski-ra joan ginen janaria erostera.Gero Mercal Calzados-era joan nintzen zapata berriak erostera. Ondoren Forum Sport-era kamiseta eta praka batzuk begiratzera eta azkenik Toysrus-era jostailuak begiratzera eta joku bat familiarentzat bilatzeko.

2018-01-30

IRATIren URTEBETETZEA

Resultado de imagen de bolera del max centerResultado de imagen de bolera del max centerIratiren urtebetetzea 2017ko urtarrilaren 27an izan zen. MAX CENTERREKO bolatokian ospatu zuen bere urtebetetza. Lehenengo askaldu genuen pizza , edariak,patata frijituak. etb... Geroago txiriguili handi batera joan ginen. Ondoren Iratik opariak zabaldu zituen . Hurrengo gauza egin genuena boloetan jolastu eta azkenik makinetan jolastu genuen .OSO ONDO PASATU NUEN¡¡¡¡

Amelia Earhart (1898/07/24-1937/07/02)

                            Amelia Earthart Estatu Batuetako hegazkin pilotua.
1898ko uztailaren 24an jaio zen, Atchison,Kansasen (Estatu Batuetan).
Columbiako Unibertsitatera eta Harvardeko Udako eskolan ikasi zuen.
1928an lehen emakumea izan zen Ozeano Atlantikoa zeharkatzen kopilotu bezala. 1932an berriz zeharkatu zuen oraingoan pilotu bezala eta marka berria egin zuen, 13 ordu eta 30 minututan.
1935ean Ozeano Bareko zati bat igaro zuen  lehen emakumea bezala. Urte horretako amaieran abiadura marka berri bat lortu zuen. Mexiko Hiriburutik New Yorkera 14 ordu baino gutxiagotan egin zuen bidaia.
1937ko ekainean munduari bira egitera abiatu zen Miamitik (Florida). Bere hegazkina Nueva Gineatko irla batetik hegan zebilela misterio handiz desagertu zen, 1937ko uztailaren 2an.

Ez zuten beraren berri izan. Hurrengo urtean bere senarrak berari buruzko liburu bat idatzi zuen.
Bere garairako oso emakume ausarta izan zen Amelia.
Resultado de imagen de first female to fly a plane

NIRE LAGUNAREN URTEBETETZEAN

Atzo joan nintzen Iratiren urtebetetzera bolera batean(Max Center). Lehenengo jan genuen pizza bat, eta gero parke  batera joan ginen. Azkenean batzuk joan ziren birtual makina batzuetara eta nik jolastu nuen makina bitual batean eta ez dakit nola 2000 puntu irabazi nituen eta egon nintzen ordu erdi itxaroten ateratzeko puntu guztiak.


2018-01-29

MAZINGER Z URTEBETETXEAN ETA IKASTEN!!!!

Kaixo, asteburu honetan gauza asko egin ditut eta oso ondo pasatu dut.
 OSTIRALEAN: Xabiren urtebetetzean Telepizzara joan nintzen  beste lagun batzuekin, adidez: Aimar, Alex, Uztaritz, Ibon, Jon Montes, Yoritz, Yeray, Andoni, Ander Aldekoa, eta noski, Xabi eta ni. 
 LARUNBATEAN: Goizean etxerako lanak egiten eta ikasten mendiak egon eta gero  nire amamarekin eta nire gurasoekin jatetxe batera joan nintzen bazkaltzera. 
IGANDEAN:  mendiak ikasi eta gero  " MAZINGER Z "  ikustera joan ginen.   

Iratiren urtebetetzea


Atzo, zapatuan, Iratik bere urtebetetzea ospatu zuen eta ni gonbidatu ninduen. Urtebetetzea MAX CENTERreko boleran izan zen. 
Lehenengo, merienda jan genuen: palomitak,  2 motatako  patatak, edariak, jamoi eta gaztazko pizzak eta azkenik txokolatezko tarta. Ondoren,  txiki park batean egon ginen jolasten. Gero, Iratik opariak ireki zituen. Azkenik boleran jolastu genuenez boloetan jolasteko bi talde egin genituen. Jolastu eta gero, urtebetetzea bukatu zen. Baina, Maialen.F, Maialen.L, Katalin eta ni, bi makinetan montatu ginen. Lehenengo, kotxeak gidatzeko makina batean montatu ginen eta azkenik, Katalin izan ezik, besteak birtual errealiteteko makina batean.  

Kelly Slater


Resultado de imagen de kelly slaterSurfa olatuan irristatu ete giroak egitea tabla gainean konsistitzen den kirol bat da.
Euskal Herrian surfzale asko daude, nire aita bezala, eta oso hondartz onak daude kirol hau praktikatzeko. Mundakara munduko surfistak onenak etortzen dira surfa egiteko.

Dudarik gabe, Kelly Slater oraingo eta historiako surfistarik onena da. Oraindik 40 urtekin surfeatzen eta lehiaketak irabazten ditu. World Tour-en titulua hamaika aldiz irabazi du, surfista gazteena (20 urte)  eta zaharrena (39 urte) irabazten lehia hau.

Nik ere bai batzuetan egiten dut surfa nire aitarekin baina ez  bera bezain ondo, . Oso kirol ona
da eta zuek ere bai egin ahal duzue.





LARUNBATEKO PARTIDUA

Larunbatean  goizean, partidu bat izan nuen Bermeoren aurka. 5-1 irabazi genuen. Gure partidu ondoren Ekainekin geratu nuen jolasteko. Ordu bietan  Basaurira joan nintzen nire aitarekin eta amarekin. Bostak laurden gutxiagotan Ekainekin partidu bat ikustera joan nintzen eta nire entrentzaileak gol bat sartu zuen. Arratsaldean, partidua ikusi ondoren Gurutz Berrira joan nintzen.

NIRE ASTEBURUA


Nik asteburuan partidua izan nuen "Karmen07"ren kontra. Lehenengo partean 0-0  hasi ginen eta bigarren partean 2-1. Lehenengo haiek gol 1 sartu zuten eta gero nik nire anaiaren laguntzaz  gol bat sartu nuen. Gero beste gol bat sartu nuen baina hirugarren partean beraiek gol bat sartu ziguten eta 2-3 galdu genuen baina oso ondo pasatu nuen.


Ni igandean Laredora joan nintzen ni  nire anaia,  nire ama eta nire aitarekin. Nire amak eta aitak gauza batzuk egin behar zituzten  hor eta ni lagun batzuekin egon nintzen eta gero bere etxean bazkaldu nuen eta gero etxera joan ginen.

MOZORROA

 Hemen ondoan daukazue mozorroa egiteko eredua.

Horrela geratu beharko da.















Hemen kitarra egiteko eredua. Apaindu horrela edo nahi duzuen modua.

Kartoi lodia erabili egiteko.

Iratiren urtebetetzean

Ostegunean ez nintzen joan entrenamendura gaixorik nengoelako. Ostiralean ere ez nintzen joan ingelesera. Larunbat goizean ez nintzen joan partidura baina arratsaldean Iratiren urtebetetzera joan nintzen. Han parke txiki bat zegoen eta pilatarekin jolastu genuen. Gero boloetan jolastu genuen. Nire markadorean hirugarren gelditu nintzen. Azkenean joateko ordua iritsi zen eta guztiok joan ginen pozik etxera.

2018-01-28

COY MATHIS


Kaixo! Gaur Coy Mathisen istorioa kontatuko dizuet.

2007ko egun batean Kanadan, ume bat jaio zen eta bere aitak eta amak Coy deitu zioten. Coyri nesken arropa eta gauzak gustatzen zitzaizkion, jantziak, minigonak etb.

Coyk nahi zuen bere gurasoek nesken arroparekin janztea berari ez zitzaiolako guztatzen mutilen arropa eramatea eta bere gurasoek Coyri utzi zioten nahi zuen bezala janztea.

Gau batean, Coyk galdetu zion bere amari :
- Noiz eramango didazu medikura neska bihurtzeko?

Coyren ama eta aita medikura joan ziren eta medikuak azaldu zien zer gertatzen zen :
- Generalean, mutilak ondo sentitzen dira mutilak izanda eta neskak ondo sentitzen dira neskak izanda. Baina badaude mutil batzuk barrutik neskak sentitzen direla eta neska batzuk mutilak sentitzen direla. Horri trasgeneroa deitzen zaio eta Coy neska trasgeneroa da, eta neska izan nahi badu utzi egin behar diogu.

Hortik aurrera, Coyren ama eta aita mundu guztiari eskatu zioten Coyri neska bat bezala tratatzea. Baina, eskolara hasi zenean ez zuten espero arazo bat egon zen. 
Andereño eta maisuak esaten zuten :
- Coyk mutilen komuna edo diskapazitatuen komuna erabili behar du.
- Baina ez naiz mutil bat! - negarrez esaten zuen Coy -. Ez naiz diskapazitatu bat! Neska naiz!

Coyren gurasoek epailearekin hitz egin zuten. Epaileak pentsatu egin zuen eta azkenean esan zuen :
- Coyri utzi behar zaio nahi duen komuna erabiltzea.

Azkenik, Coyk bere familiarekin festa handi bat egin zuen eta pastel larrosa bat jan zuten. Coyk jantzi larrosa bat eta zapatila larrosa pare bat jantzi zituen, eta hortik aurrera oso pozik bizi izan zen.
Imagen relacionada



































Gure mozorroak

Inauterietan Gospelez eta Heavy Metalez mozorratuko gara. Goitik Gospelez eta gozpelen tunikaren azpian heavy metaleko arropa. Lehenengo gospel abestia (Oh happy  day) izango da , gero bukatzen     denean heavy metalekoa hasiko da (Dragon ball abestia) orduan tunika kendu beharko dugu eta heavy mozorroagaz abestuko dugu.
Resultado de imagen de gospelResultado de imagen de heavy metal

IRATIREN URTEBETETZEA

Resultado de imagen de cumpleañosAtzo Iratiren urtebetetzea  Max Center bowling lekuan izan zen. Lehenengo askaldu genuen eta gero tarta jan genuen. Gero parkean lehiaketa bat egin genuen neskek mutilen kontra. Beranduago opariak ikustera joan ginen eta txupatxusa jan genuen eta berriro joan ginen parkera.  
Oso dibertigarria izan zen  urtebetetzea.
 Olaia, Maialen eta Katalinekin joan nintzen simuladorera eta gero Olaia Maialen eta nik errealitate birtualeko kotxe batez joan ginen.

ASTEBURUA

Ostiralean Xabiren urtebetetzera joan nintzen,telepizzan afaldu genuen.Amaitu eta gero futbolean jolastu genuen.Larunbatean eguerdian futbol partidura joan nintzen,eta ia irabazi genuen.Nire aitaren etxera joan nintzen,bazkaldu genuen eta gero siesta hartu genuen. Esnatu ondoren "Don Quiojte" liburuaren 3 atala  irakurri nituen. Gero etxerako lanak egin nituen.Orain ordenagailuarekin sarrera bat egiten ari naiz.

LARUNBATA

Larunbatean partidu bat jolastu nuen.
Gero Zugutzura joan nintzen jatera eta bitartean partidu bat ikusten egon nintzen.
 6:30etan urtebetetze bat izan nuen. 10:30etan joan nintzen etxera eta afaldu nuen eta ohera joan nintzen.

Asteburua


Resultado de imagen de zorionak iratiImagen relacionada Ni atzo ( ostirala ) eskolatik atera nintzenean nire lagun baten etxera joan nintzen. Han gauza batzuetan jolastu genuen. Ondoren gure lagun batzuei taekwondo egiten ikustera joan ginen. Oso ondo egiten zuten, ere lehiaketak zeuden, gainera diploma bat ematen zuten, txutxeak, eta domina bat ere.    Gaur esnatu naizenean gosaltzera joan naiz, ogia gurinarekin eta azukrearekin gosaldu dut. Gero haginak garbitzera joan naiz, haginak garbitu eta gero etxekolanak eta Don Quijote irakurri dut. Gero jatera joan naiz eta  Iratiren  urtebetetzea zela gogoratu dut eta opari bat egin dugu batzuen artean, batzuk bost euro eman ditugu eta opari bat erosi dute, eta beste batzuk ez. Nik bost euro eman nituen atzo, oso polita izango da seguru. Eta bihar Galdakaotik buelta bat emango dut.

MUNDUKO INAUTERIAK

ZER DIRA INAUTERIAK?

Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriak, Unanuko inauteriak eta Zalduondokoak. Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkanterrin Carrascoliendas izenarekin opsatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz. Zuberoan maskadarak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
ESPAINIAKO INAUTERIAK
Espainian oso ezagunak dira Cádiz eta Tenerifeko inauteriak. Cádizen chirigota izeneneko kantari taldeak agertzen dira eta mozorrotuta joateaz gain umorezko kritika soziala egiten dute kantuz. Tenerifen desfilea da ekitaldi ikusgarriena, Rio de Janeiroko inauteriaren antzera. Hiri-inauteri horietaz gainera, inauteri tradizionalak baduade; esate baterako, zamarrón izeneko pertsonaia arrunta toki askotako inauterietan.

ITALIAKO INAUTERIAK
Veneziako inauteriak dira Italia osoan ezagunenak. 1268tik ospatzen dira, gutxienez. XVII. mendeko jantzi landu eta ikusgarriekin mozorrotzen dira, maskara landuekin.

BRASILEKO INAUTERIAK
Munduko inauteri ezagunenak dira, bereziki Rio de Janeiroko inauteriak. Han, karroza landu eta koloretsuekin desfile ikusgarriak egiten dira, sanba musikak lagunduta dantza eginez etengabe.



NIRE URTEBETETZEA

Astelehean nire urtebetzea izan zen, Urtarrilaren 22an izan zen.Ospatu nuen nire aitarekin, amarekin,nebarekin eta jatetxearen langileekin. Gauza asko jan genuen :espagetiak,tortila,epanadila etb... Gero tarta jan genuen (nire tarta gojjusekoa izan zen) eta oso goxo zegoen. Azkenean oso beteta geratu nintzen eta opariak zabaldu nituenean arropa asko  zegoen.


Inauteriaren mozorroa

Inauterian Gospel abeslariez mozorratuko gara eta ere bai heavy metalez. Kitarra bat eraman behar dugu.  Gospel jantzia oso luzea da. Gurea morea eta horia da. Gutxi falta da inauteriak izateko

KONTAKIZUN IPUINAK

Resultado de imagen de el secreto de la isla eta mounstro bat nire ispiluanNik liburua gaztelaniaz bukatu dut, Toti Martinez de Lezearena, eta orain liburua euskeraz egiten nago. 2 orri ditut eginda baina ez zait ezer gehiago bururatzen. Euskera liburua Leire Bilbaok idatzi du baina niri Totirena gehiago gustatzen zait eta gainera interesgarriagoa da.Gaztelaniakoa "El secreto de la isla" deitzen da eta euskarakoa "Munstro bat nire ispiluan". Beraien saria tablet bat eta liburu electroniko bat da baina ni ez nago egiten horregatik. Nik parte hartzen dut asko gustatzen zaidalako ipuinak idaztea eta irakurtzea.Idazteko azken eguna otsailaren 16 bukatzen da.
ANIMA ZAITEZ LIBURUA IDAZTERA!!!!!!

2018-01-27

gure azkeneko partidua

Guk gaur jolastu dugu partidua eta irabazi dugu 4-9 .

Danik  3 gola sartu ditu,  Gaizkak 2, Julenek 1, Iñigok 1 eta beste taldeko jokalari batek  berean sartu zuen. Oso ondo pasa nuen,   4. postuan gaude  ligan eta oso pozik nago. 

Gure ligan daude;

1.Ariz 

2.Kurutziaga Ikastola

3.Karmel

4.GALDAKAO

5.Lemoako Arrobi

6.Landako

7.Getasport

8.Alevin 2007 C

9.Aratia07B

10.Lauaxeta B.

2018-01-24

LUCI TXAKURRAREN HERIOTZA.... ASKO MAITE ZAITUT LUCI, MUA!!!

Atzo 12:00etan  nire lehengusinaren txakurra "Luci" izenekoa hil zen 17 urtekin. Nire gurasoek whatsappa bidali zioten eta nire lehengusina negarrez zegoen, ez zuen lo egin gau osoan. Beragaz ikasi nuen ibiltzea txikitan eta oso triste nago. Deitzen genion LA RATITA. Buztana oso arin mugitzen zuen. Nik asko maite nuen Luci..... begira orain negarrez nago ............ 

                           

INAUTERIETARAKO ABESTIAK

OH HAPPY DAY (2)

DANTZA DEZAGUN
HERRIZ HERRI
KANTA DEZAGUN
DENOK ELKARREKIN

OH HAPPY DAY (3)

IRITSI DA
EGUNAAAAA
EGUN ALAIA
EGUN ALAIA
ZATOZ GUREKIN
ZATOZ
ABESTERA
ABESTERA

OH HAPPY DAY
Hauek dira abestuko ditugun kantak.
Entzun eta ikasi!!!


Goazen Lagunok!
Amets betean
Dragoiaren Bola bila batera
Orain badakit
nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena.
Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat.

Bihotzean badut nik amets on ederrik
ta ez da eguzkirik distiratsuagorik,
goazen bihotza betean
aurki dezagun, goazen, goazen, goazen, goazen, goazen.

Tximistaren bidetik Dragoi Bola bila,
itsaso eta lurrez bihotz bete ametsez
ta altxorra geuretzat izango da.

Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu.


FRIDA KAHLO

                                 


Resultado de imagen de frida kahlo
           Frida Kahlo munduko margolari Mexikar famatu eta importanteetariko bat da.
          NOR DA?
       Frida Kahlo 1907ko ekainaren 6an jaio zen Coyacan (Mexikon). 3 ahizpa izan zituen eta bere familiarekin bizi zen Etxe Urdin famatuan. 

        6 urtekin oso gaixorik ipini zen baina bere osasuna hobeto ipini zenean kirolak praktikatzen hasi zen, boxeoa eta futbola batez ere. 

15 urte zituenean Mexikoko eskola famatu batean ikasten hasi zen.

18 urterekin auto istripu bat izan zuen eta hilabete asko egon zen mugitu gabe, guztiz sendatu zen arte. Hori dela eta, koadroak margotzen hasi zen.

1939an oso famatua zen. Urte horretan Parisera bidaiatu zuen bere koadroen erakusketa garratzitsu bat egitera. Han Picasso ezagutu eta Frantziako Vogue izeneko aldizkari garratzitsu bateko portadan atera zen.

 Estatu Batuetan ere oso famatua egin zen eta erakusketa asko egin zituen.

1943an Mexikoko arte eskola bateko irakasle bihurtu zen eta bere ikasleei "Los Fridos" deitzen zieten.

Oso emakume indartsua eta independientea izan zen bere garairako.
Bere koadroetan berari bere bizitzan gertatzen zitzaizkion gauzak margotzen zituen.

"Etxe Urdina" bera jaio eta bizi izan zen lekua da. Hil zenean bere bizitzari buruzko museoa bihurtu zen. 

EUSKARAREN KANPAINA

happy video games STICKERHasi da euskararen kanpaina eta guk botila batean ura bota behar dugu eta orain 10 puntu dauzkagu eta bete behar dugu berriro. Bakarrik 7 puntu behar dira edalontzi bat botatzeko eta gero ura gora joaten denean  kinder arrautzarewn barruan dagoen sari bat irabaziko dugu. 

2018-01-22

BACKPACK KID DANTZA NIRE ANDRA MARIKO LAGUNEKIN

Kaixo! Gaur esango dizuet "Backpack kid" deitzen den dantza berri bat.  Oso arin dantzatu behar da. Gaur Andra Marin ez dut izan entsaioa. Ensaiatzen dugun lekuan itoginak daude horregatik  ez dugu izan eta orduan taldeko lagun batzuk geratu gara nire etxean ensaiatzeko "Backpack kid" dantza  etxerako lanak egin eta gero.
HEMEN DAUKAZUE DANTZA HORREN BIDEOA.

INAUTERIAK

Imagen relacionadaInauteriak ia mundu guztian ospatzen dira.Famatuenak Brasilgoak dira.Brasilen jai horrek 4 egun irauten du.Jendea mozorratzen da, dantzak egiten dute ...Inauterietako ospakizunak Brasilgo portugesez eta portugesek ekarri zituzten Brasilera, Afro-Brasilgo kulturarekin nahastuta, bere izaera berezia erdietsi baitzuten.

PARTIDUA

Atzo partidu bat izan genuen, Elexaldeko futbol zelaian jokatu genuen. Partidua hasieran ez zen izan oso parekatua gure aurkariak irabazten hasi zirelako 0-5. Ondoren, guk partidua parekatu genuen; baina zoritxarrez, azkenean 6-8 gelditu ginen. Egia esan, guk hobeto jokatu genuela uste dut, partidua irabaztea merezi genuen.

NIRE ASTEBURUA

happy rainbow Sticker by Mauro Gatti
Resultado de imagen de zapatillas de casa de niñas 10 anos de gatoLarunbatean zentro komertzial batera joan nintzen eta hor nire amak erosi dit etxerako zapatilak eta ere 3 pijama.  Oso ondo pasatu nuen eta Joana ikusi nuen. Gero Mercadonara joan ginen eta hor janari asko erosi genuen eta azkenik etxera joan ginen.

Boleiboleko partidoa

Boleiboleko partidua

Erlazionatutako irudiaLarunbat  honetan boleiboleko partidua izan dut. Partidua Lekeition izan da. Hango kanpoa oso handia da eta horregaitik partidu asko zeuden batera. Partidu guztietan, eskola bakoitzetik talde batzuk egoten dira. Bizkaiko eskola batzuk parte hartzen dute: Galdakaokoak, Getxokoak, Lekeitiokoak, Sestaokoak...Galdakaotik talde asko goaz.
Nire taldean berriak gara eta oraindik ikasten ari gara. Oraingoan gure taldeak galdu egin du baina oso ondo pasatu dugu. Hurrengoan hobeto egitea eta irabaztea espero dut.

ASTEBURUA

Ostiralean joan nintzen Jon Montesen etxera eta pasatu nuen oso ondo.  Dragon ballen manga asko zeukan. Gero joan nintzen nire etxera eta amak ipini zuen pizza bat afaltzeko.Larunbatean partidura joan nintzen eta jolastu genuen, eta galdu genuen,Colegio Alemaniaren kontra,.Gero arratsaldean joan nintzen "Joker"dendara erostera manga bat eta ya irakurri dut.Gaur egin dut etxerako lanak.Arratsaldean daukat Ibairen urtebetetzea.

Futbol partidua

Resultado de imagen de amorebieta futbolLarunbatean partidu bat izan nuen Amorebietaren kontra:  8-3 irabazi genuen. Nik bi gol sartu nituen eta gol bat nire amarentzat zen bere urtebetetzea zelako. Laugarren postuan gaude. Arratsaldean Gurutz Berrira joan nintzen nire lagunekin jolastera. Hurrengo partidua Bermeoren kontra da.                                                                                     Resultado de imagen de emojis

EGURALDI TXARRA


Asteburu honetan eguraldi txarra egin du eta ez  naiz asko atera.Ostiralean euri asko egin zuen eta asko busti nintzen,larunbat goizean esku baloiko partidu bat izan nuen baina ez zuen euririk egin,baina arratsaldean bai eta ez nintzen atera eta igande goizean aterako naiz baina euri apurtxu bat egingo du eta arratsaldean ere euri apurtxu bat egingo du eta ez dakit aterako naizen.Asteburu honetan oso eguraldi txarra egin du.

Pokemon ultra Eguzki

Resultado de imagen de surfeo mantine
Imagen relacionada





"Pokemon ultra eguzki" nintendo 3DS-rako jolas oso dibertigarri bat da.Lehenengo Alolako eskualdera mudatzen zara eta han Lylia,Kukui maisua eta Tilo ezagutzen dituzu.Gero jolaseanhabentura eta konbate asko   daude .Pokemon eguzkian Solgaleo da diosa, eta necrozomarekin fusionatzen da.Ere surfeatu ahal duzu Mantine baten gainean.
Oso dibertigarria da eta gomendatzen dut.





Solgaleo eta necrozoma fusionatutak

2018-01-20

Nire azterketa

Gaur azterketa bat eman digu andereñok, Matematikakoa izan da. Nota txarra izan dut, gutxi bat atera dut eta oso triste ipini naiz:                                                 
Resultado de imagen de emoji triste gif




 Hurrengo azterketa  Ingelesekoa da. Bihar izango da eta ikasten egon naiz . Seguru nago azterketa ondo egingo dudala !!!!!!

Resultado de imagen de emojis

Ibairen urtebetetzea

Imagen relacionada
Igandea Ibairen urtebetetzea izango da. Simuladore batean izango da :Imagen relacionada  Bilbon da. Gutxi gelditzen da, hiru egun gelditzen dira . Irrikitan nago 

ESKOLA

Resultado de imagen de Escuela

Nik eskolara joan baino lehen gauza asko egiten ditut. Lehenengo jaikitzen naiz,  gero arropa janzten naiz, gero gosaltzera noa eta gero haginak garbitzen ditut( beti bi minutu edo gehiago egoten naiz aginak garbitzen). Azterketa badut pixka bat errepasatzen dut, gero liburuak motxilan sartzen ditut, zapatilak, motxila eta txamarra hartzen ditut eta nire portalera noa. Beti nire portalean Martxelo eta Leire itxaroten ditut, beti batera goaz. Autoz bagoaz 9:00etan geratzen gara eta ibiltzen bagoaz 8:50ean geratzen gara. Ia beti autoz goaz. Nik Plaza Gorriaren artean eta Plazakoetze parkearen artean bizi naiz eta Leire nire bizilaguna da, nire portal ondoan bizi da.                              Guk eskolan euskera, matematika, gizarte eta natur gure andereñoarekin egiten dugu. Hez. Fisikoa, gaztelania, euskara / bertsolaritza, ingelesa, musika eta art beste maisu edo andereñoekin egiten ditugu, eta batzuk alternatiba andereñoarekin egiten dute eta beste batzuk erligio Lolirekin. Ni erligiora noa eta gauza oso interesgarriak egiten ditugu ere ordenagailua hartzen dugu, eskulanak egiten ditugu... Gauza asko egiten ditugu. Eskolan gauza asko ikasten ditugu. Eskolan azterketak egiten ditugu. Pasaden ostiralean matematika azterketa izan genuen, lau orrialldekoak izan zen, asteartean txanelako azterketa izan genuen, ibaiak ikasteko esan zigun baina bakarrik Nafarroako ibaiak sartu ziren, ere euskeran Bizkaiko Golkoa ikasi behar genuen eta azterketan sartu zen. Ostegunean ingeleseko azterketa eta euskara ulermena izan genuen. Eta gaur, ostirala, txanelako azterketa eukingo dugu ,ibai guztiak sartuko dira, baina ni gaixorik nagoenez ez naiz eskolara joan.

URTARRILAREN 13ko LARUNBATA

Larunbat goizean esnatu ondoren Mungiara joan nintzen nire futbol taldearekin partidu bat jolastera. Mungiaren aurka 0-3 irabazi ondoren etxera etorri nintzen eta nekatuta nengoenez egongelan lotan geratu nintzen. Esnatu eta jarraian bazkaldu egin nuen.

Arratsaldean, Aitor Gilen urtebetetzea ospatzera joan ginen bere lagun guztiak. Urtebetetzea Telepizzan izan zen. Ondoren Plaza Gorrira joan ginen "Polizia eta Lapurrak" jolasean jolastera. Bukatzeko arratsaldeko zazpiretan Gurutz Berrira joan ginen beste lagunekin jolastera eta gozokiak hartzera.

Jumanji

Aste honetan "Jumanji" pelikula ikusiko dut. Nire ustez oso polita izango da edo hori espero dut. Nik ikusi nuen lehenengoa eta asko gustatu zitzaidan.
Gaur bideojoko bat erosiko didate.
Espero dut oso gustura egotea.

BEHATOKIA

Behatokira joaten gara bi astetan behin.
Han eskolan dauden arazoak, edo gertakizunei buruz hitz egiten dugu.
Resultado de imagen de gandasegi eskola
Hara 4. mailakoak, 5. mailakoak eta 6. mailakoak joaten gara. Maila bakoitzeko 6 pertsona joaten dira, hau da, klase bakoitzeko 2 pertsona. Gero pertsona bakoitzak ordezkari bat dauka.
Gure klasean Iradi eta ni gara, baina ere daude Aitor Gomez eta Danele.
Adibidez, aste honetan joan gara eta esan ziguten koaderno eta karpeta bat behar genuela, eta Iradik eta nik ez geneukan ezer. Orduan Kepak esan zigun zuzendaritzatik hartzea eta hori egin genuen. Baina karpeta Iradik ekarri zuen.
Hau da nire bigarren urtea behatokian.
Gainera, kurtso bukaeran, behatokian egon garenoi emango digute gozoki pakete bat.
📕📕📕📕


"Memorias de Idhun"

"Memorias de Idhun" irakurtzen ari naizen trilogia bat da. Liburu hauen izenak hauek dira : "La Resistencia", "Triada" eta "Panteon" eta Laura Gallegok idatzi zituen.
Resultado de imagen de memorias de idhun trilogiaLaura Gallego haur eta gazte literaturako  idazle bat da eta bere obrak normalean literatura fantastikoari buruzkoak dira. Egile hau Valenciakoa da.
"Memorias de Idhun" Idhun izeneko munduari buruzkoa da. Mundu hori Shekek (hegodun sugeak) menderatu dute, orduan dragoi eta adarbakar batek Idhun salbatu behar dute.
Liburu honetan abentura pilo bat daude eta oso hunkigarriak dira.

Asko gomendatzen dizuet!!!

PARTIDUA

Gaur partidu bat jolastu dut Retuertoren kontra. 14-2 irabazi dugu. Nik lau gol sartu ditut.
Partiduak ordu bat irauten zuen etaa nik berrogei minutu jolastu dut.
Gero nire anaiaren partidua ikustera joan naiz eta 8-0 galdu du baina oso ondo pasatu du.

ESKU BALOI PARTIDUA

Gaur esku baloi partidu bat jolastu dut eta zortziretan altxatu naiz ohetik.Oso nekatuta nengoen eta ez nuen altxatu nahi. Barakaldon jokatu behar nuen. Nire lagunaren aitaren kotxean joan naiz. Hara heldu garenean entrenatu egin dugu eta gero patidua jolastu egin dugu. Pena handia eman dit galdu egin dudalako!!!

Baina oso ondo pasatu dut partidua jolasten eta gol asko sartu ditut. 

EUSKERA KANPAINA

Astelehenean, euskara kanpaina hasiko da.
Euskara kanpainan, euskaraz hitz egiteagaitik euskal puntuak ematen dizkizute. Aurten, 5 litroko botila bat urez bete behar dugu. Zazpi euskal punturekin, edalontzi bat ur botilan bota behar dugu. Botilan arrautza kinder bat egongo da eta honek paper bat barruan izango du. Botila urez betetzea lortzen badugu barruan dagoen arrautza kinderren papera irakurriko dugu. 
 Demagun jartzen duela merendola egiteko ba merendola bat egingo dugu. Euskera kanpaina oso diberrtigarria da eta gainera gure euskerako nota igo ahal da. Baina ez da bakarrik euskera kanpainan euskeraz hitz egin eta gero ez.
Garrantzitzuena euskeraz hitz egitea da gure hizkuntza ez galtzeko.

Artearen Historiaren "Oihu"rik famatuena.

Imagen relacionada              Jakin behar dugun lehenengo gauza hau da: "Oihua" koadroa ez da koadro bakarra, lau dira. Munch pintoreak izenburu berdinarekin lau koadro egin zituen.Famatuena honako hau da:Resultado de imagen de cuatro cuadros del grito


Resultado de imagen de galeria nacional osloEdvard Munch 1863 urtean jaio zen Noruegan. "Oihua" margotu zuenean 29 urte zituen.Munchek txkitan oso bizitza gogorra izan zuen.Txikia zenean bere ama eta bere arreba gaixotasun baten ondorioz hil zitzaizkiolako eta gainera bere aita oso gogorra izan zen berarekin.Hau guztiari buruko arazoak gehitu zitzaizkion. Nagusia egin zenean gizon ezezkorra eta aspergarria bihurtu zen eta mundua modu triste batez ikusten zuen.   Bere koadroetan sentimendu hauek nabari daitezke.
"Oihua" koadroa ikusi nahi baduzu Noruegako hiriburuan, Oslon, ikus dezakezu Galeria Nazionalean.














AZTERKETAK

sad tears STICKEREgun hauetan azterketak izan ditugu. 18an ditugu bi, ingelesekoa eta euskara, eta 19an ere txanelakoa. Osoo erreza eta apurbat zaila. Negar asko egingo dugu  GUTXI ateratzen badugu baina batzuk oso notak onak ateratzen dute.

Txakurrak

Resultado de imagen de txakurrak Niri txakurrak asko gustatzen zaizkit. Nik lehen txakur bat nuen, Edurtxu deitzen zen, eta oso ondo pasatzen nuen berarekin. Gainera nire familiakoek, Nire lehengusinak, nire izekok, nire beste izekok eta nire amamak,  ere dute. Nire lehengusina eta nire izekoren txakurra Nur deitzen da eta asko jolasten dut berarekin bere etxera joaten naizenean. Nire amamak txakur bat zuen Niebla deitzen zena. Nik ez nuen inoiz ikusi ni oraindik ez nintzelako jaio baina nire amamak esaten du oso ondo portatzen zela. Nire beste izekoren txakurra Luna deitzen da eta berarekin asko egoten naiz, pertsona bat ikusten duenean berarengana doa. Nik neukan txakurra  egun batean nire amamaren baratzera joan zen, Mendavian dago eta arrano bat bera hartzera joan zen eta nire aitak eta nire amamak izutu egin zuten. Azkenean ez zion ezer egin baina susto handi bat izan genuen guztiok. Ni oso txikia nintzen baina ere susto handi bat izan nuen.

Irabazi Getasporen kontra

Nik 13an jolastu nuen Iurretan Getaesporen kontra 7-2 irabaziz. Gaizkak 4 gol sartu zituen , nik 2 eta Iñigok 1. Lehenengo partean 2-1 irabazten ari ginen,  bigarren partean 4-1 eta hirugarren partean 7-2. Orain 5. postuan gaude eta oso pozik gaude. Irabazi  eta gero joan ginen dutxara eta gero etxera  poz-pozik.