2018-01-30

Amelia Earhart (1898/07/24-1937/07/02)

                            Amelia Earthart Estatu Batuetako hegazkin pilotua.
1898ko uztailaren 24an jaio zen, Atchison,Kansasen (Estatu Batuetan).
Columbiako Unibertsitatera eta Harvardeko Udako eskolan ikasi zuen.
1928an lehen emakumea izan zen Ozeano Atlantikoa zeharkatzen kopilotu bezala. 1932an berriz zeharkatu zuen oraingoan pilotu bezala eta marka berria egin zuen, 13 ordu eta 30 minututan.
1935ean Ozeano Bareko zati bat igaro zuen  lehen emakumea bezala. Urte horretako amaieran abiadura marka berri bat lortu zuen. Mexiko Hiriburutik New Yorkera 14 ordu baino gutxiagotan egin zuen bidaia.
1937ko ekainean munduari bira egitera abiatu zen Miamitik (Florida). Bere hegazkina Nueva Gineatko irla batetik hegan zebilela misterio handiz desagertu zen, 1937ko uztailaren 2an.

Ez zuten beraren berri izan. Hurrengo urtean bere senarrak berari buruzko liburu bat idatzi zuen.
Bere garairako oso emakume ausarta izan zen Amelia.
Resultado de imagen de first female to fly a plane

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina