Atzo, zapatuan Errege Maguak etorri ziren. Nire etxean bakarrik Olentzero etortzen da baina nire amamen eta aititen etxean etortzen dira Errege Maguak. Lehenengo, goizean nire amama eta aititeren etxera joan nintzen eta hor zeuden nire lehengusu guztiak eta nire lehengusina eta hor opariak ireki genituen. Niri hiru opari ekarri zizkidaten, ez nituen espero eta asko gustatu zitzaizkidan. Hauek izan ziren; "Soy Luna"ren liburu bat, top modelko koaderno berezi bat eta kasko larrosa batzuk. Ondoren, Usansoloko nire osaba eta izeko baten etxera joan ginen bazkaltzera. Gauza asko jan genituen eta postrea jan ondoren nire beste amamaren etxeko opariak ireki genituen. Niri arropa ekarri zidaten. Ekarri zizkidaten bi motatako arropak: bata gimnasiarako eta bestea kalerako. Gimnasiarako, maiak batzuk eta txamarra bat; eta kalerako, hiru jertsei, bi alkondara, kamitseta bat eta galtzerdi batzuk, arropa pilo bat!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina