2018-01-28
COY MATHIS
Kaixo! Gaur Coy Mathisen istorioa kontatuko dizuet.
2007ko egun batean Kanadan, ume bat jaio zen eta bere aitak eta amak Coy deitu zioten. Coyri nesken arropa eta gauzak gustatzen zitzaizkion, jantziak, minigonak etb.
Coyk nahi zuen bere gurasoek nesken arroparekin janztea berari ez zitzaiolako guztatzen mutilen arropa eramatea eta bere gurasoek Coyri utzi zioten nahi zuen bezala janztea.
Gau batean, Coyk galdetu zion bere amari :
- Noiz eramango didazu medikura neska bihurtzeko?
Coyren ama eta aita medikura joan ziren eta medikuak azaldu zien zer gertatzen zen :
- Generalean, mutilak ondo sentitzen dira mutilak izanda eta neskak ondo sentitzen dira neskak izanda. Baina badaude mutil batzuk barrutik neskak sentitzen direla eta neska batzuk mutilak sentitzen direla. Horri trasgeneroa deitzen zaio eta Coy neska trasgeneroa da, eta neska izan nahi badu utzi egin behar diogu.
Hortik aurrera, Coyren ama eta aita mundu guztiari eskatu zioten Coyri neska bat bezala tratatzea. Baina, eskolara hasi zenean ez zuten espero arazo bat egon zen.
Andereño eta maisuak esaten zuten :
- Coyk mutilen komuna edo diskapazitatuen komuna erabili behar du.
- Baina ez naiz mutil bat! - negarrez esaten zuen Coy -. Ez naiz diskapazitatu bat! Neska naiz!
Coyren gurasoek epailearekin hitz egin zuten. Epaileak pentsatu egin zuen eta azkenean esan zuen :
- Coyri utzi behar zaio nahi duen komuna erabiltzea.
Azkenik, Coyk bere familiarekin festa handi bat egin zuen eta pastel larrosa bat jan zuten. Coyk jantzi larrosa bat eta zapatila larrosa pare bat jantzi zituen, eta hortik aurrera oso pozik bizi izan zen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina