Larunbat goizean esnatu ondoren Mungiara joan nintzen nire futbol taldearekin partidu bat jolastera. Mungiaren aurka 0-3 irabazi ondoren etxera etorri nintzen eta nekatuta nengoenez egongelan lotan geratu nintzen. Esnatu eta jarraian bazkaldu egin nuen.
Arratsaldean, Aitor Gilen urtebetetzea ospatzera joan ginen bere lagun guztiak. Urtebetetzea Telepizzan izan zen. Ondoren Plaza Gorrira joan ginen "Polizia eta Lapurrak" jolasean jolastera. Bukatzeko arratsaldeko zazpiretan Gurutz Berrira joan ginen beste lagunekin jolastera eta gozokiak hartzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina