2018-01-06

Gabonetako opariak

Astelehenean, 2017ko abenduaren 25ean, Olentzero etorri zen. Amamaren partetik hiru opari izan nituen. Lehenengo opari txikiena zabaldu nuen eta pantaila protektorea zen. Hurrengo opariak, Nintendo Switch-eko bi jolas izan ziren: Super Mario Odyssey eta Mario Kart 8 Deluxe. Azkenengo oparia, Nintendo Switch aparatua izan zen.

Aita eta amaren partetik bi opari eduki nituen. Lehenengo, futboleko zapatilak ireki nituen. Botak Messiren markakoak dira eta beraien kolorea zuria da. Opariekin bukatzeko, futboleko baloia zabaldu nuen. Baloia Santander Ligan erabiltzen dutena da, horia kolorekoa.

Gehien gustatu zaidan oparia futboleko pilota izan da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina