Txakurrak
Niri txakurrak asko gustatzen zaizkit. Nik lehen txakur bat nuen, Edurtxu deitzen zen, eta oso ondo pasatzen nuen berarekin. Gainera nire familiakoek, Nire lehengusinak, nire izekok, nire beste izekok eta nire amamak, ere dute. Nire lehengusina eta nire izekoren txakurra Nur deitzen da eta asko jolasten dut berarekin bere etxera joaten naizenean. Nire amamak txakur bat zuen Niebla deitzen zena. Nik ez nuen inoiz ikusi ni oraindik ez nintzelako jaio baina nire amamak esaten du oso ondo portatzen zela. Nire beste izekoren txakurra Luna deitzen da eta berarekin asko egoten naiz, pertsona bat ikusten duenean berarengana doa. Nik neukan txakurra egun batean nire amamaren baratzera joan zen, Mendavian dago eta arrano bat bera hartzera joan zen eta nire aitak eta nire amamak izutu egin zuten. Azkenean ez zion ezer egin baina susto handi bat izan genuen guztiok. Ni oso txikia nintzen baina ere susto handi bat izan nuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina