Gabon hauetan Oropesara joan naiz nire familiarekin. Hor gauza asko egin genuen: hondartzara joan, urte berria pasatu, bizikletaz ibili... eta gauza horien artean egun batean karts batzuetara joan ginen.
Nire lehenengo aldia zen eta hasieran pixka bat urduri nengoen. Kasko integral bat ipini behar nuen, gero kart-etan jesarrita geuden bitartean monitore batek nola gidatu behar zen azaldu zigun. Orduan kart-ak martxan jarri zuen eta lasterketa hasi zen. Abiadura asko gustatu zitzaidan baina kart-ean dardarak eta zaratak harrituta utzi ninduen.
Berriro joatea gustatuko litzaidake eta nire lagunekin lasterketa bat egitea ere bai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina