Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.
EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK
Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriak, Unanuko inauteriak eta Zalduondokoak. Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkanterrin Carrascoliendas izenarekin opsatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz. Zuberoan maskadarak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
ESPAINIAKO INAUTERIAK
Espainian oso ezagunak dira Cádiz eta Tenerifeko inauteriak. Cádizen chirigota izeneneko kantari taldeak agertzen dira eta mozorrotuta joateaz gain umorezko kritika soziala egiten dute kantuz. Tenerifen desfilea da ekitaldi ikusgarriena, Rio de Janeiroko inauteriaren antzera. Hiri-inauteri horietaz gainera, inauteri tradizionalak baduade; esate baterako, zamarrón izeneko pertsonaia arrunta toki askotako inauterietan.
ITALIAKO INAUTERIAK
Veneziako inauteriak dira Italia osoan ezagunenak. 1268tik ospatzen dira, gutxienez. XVII. mendeko jantzi landu eta ikusgarriekin mozorrotzen dira, maskara landuekin.
BRASILEKO INAUTERIAK
Munduko inauteri ezagunenak dira, bereziki Rio de Janeiroko inauteriak. Han, karroza landu eta koloretsuekin desfile ikusgarriak egiten dira, sanba musikak lagunduta dantza eginez etengabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina