Aurten Aste Santuko oporrak mundialak izan dira. Parisen pasatu ditut.
Lehenengo Euro Disneyra joan nintzen. Euro Disneyen bi zonalde daude; bat "Disneyland parc"
eta bestea "Walt Disney studios".
Bietan sartu nintzen, bietan barrakak daude baina niretzat "Walt Disney studios"en barraka hobeagoak
dira.
"Disneyland parc"-ean gaztelu handi bat dago. Oso famatua da eta telebistako iragarkietan asko ateratzen da.
Horretaz aparte Paris bikaina izan da, Eiffel dorrea ikusi eta Louvre museoko plazara joan naiz.
Notre Dameko katedrala ikustera joan naiz eta Napoleonek bere garaipenak ospatzen zituen arkutik
pasatu naiz.
Futbola asko gustatzen zaidanez PSG-ren zelaira joan naiz.
Bidetik "La Rochelle" herria ikusi dugu.
Azkenik Galdakaora itzuliko naiz nire Aste Santuko oporrak aitite eta amamari kontatzera.
Espero dut hurrengo urtean, berriro horrelako Aste Santua igarotzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina