2018-04-07

NIRE ATZOKO EGUNA

Atzo Gorlizen egon nintzen, Aner, Gontzal, Enara, Ane, Ainara eta gurasoekin.
Hara heltzeko lehenengo kotxea hartu eta bidaia luze bat egin genuen.
Han geudenean ibiltzera joan ginen. Eta gero... HONDARTZARA!!!!
Jolas asko egin genituen, adibidez:
Gaztelu txapelketa, palekin jolastu...
Eguzki apur bat hartu genuen ere, ia beltzaran ipintzen ginen.
Horrez aparte bainatu ginen baina ura oso hotz zegoenez ni oso azkar irten nintzen, Aner bezala. Besteak denbora gehiago geratu ziren uretan.
Geroago, taberna batera joan ginen izozki bat erostera,
Eta gero etxera joan ginen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina