2018-04-15

ASTEBURUA URTEBETETZEZ BETETA

Ostiral arratsaldean beste eskolako lagun baten urtebetetzea izan zen eta bere ekipokoak eta ni joan ginen. Futbolean jolastu genuen baina euria egin zuen eta ez genuen asko jolastu.

Larunbat arratsaldean ere beste urtebetetze bat izan nuen eta  ostiraleko lagunaren urtebetetzea ere izan zen berriro baina egun horretan bere eskolakoekin izan zen. Futbolean jolastu genuen eta oso berandu joan ginen etxera.

Gaur ere beste urtebetetze bat izan dut eta "Bizkai park abentura"-n izan da eta joan diren batzuk ostiraleko eta larunbateko urtebetetzetan egon ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina